Aitor Pereda donostiarra, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa MGEP ikasle DUALa FAGOR AUTOMATIONen.


AITOR PEREDA Donostiarra, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa (FMPP) goi mailako zikloa Mondragon Goi Eskola Politeknikoan (MGEP) egiten ari dena eta DUAL formazioa FAGOR AUTOMATION enpresan, aurretik beste goi mailako heziketa zikloa ikasita ere, Fabrikazio mekanikako diseinua.

 

Aitor Pereda Loubet, donostiarra naiz eta 22 urte ditut. Batxilergo teknologikoa egin ondoren goi mailako heziketa zikloko  ikasketak egitea erabaki nuen, ikasten dena praktikan jartzen delako hasiera hasieratik eta horrela ikasten dena gehiago barneratzen delako.

Ikastetxe desberdinak ikusi ondoren, MGEP aukeratu nuen, ate irekietako jardunaldietan ikusi nuena gustatu zitzaidalako, dagoen ekipamendua, erakusteko metodologia, praktika kopurua eta baita egoteko ostatua ere eskaintzen zidatelako.

Fabrikazio  mekanikako diseinuak erakartzen ninduen eta Goi Mailako Heziketa Zikloa egin nuen MGEPen.  Diseinuko zikloa bukatu ondoren FABRIKAZIO MEKANIKOKO PRODUKZIOAREN PROGRAMAZIOA egitea erabaki nuen, ziklo biak osagarriak direlako eta Diseinatutakoa nola fabrikatzen den sakon ikasteko. Bi ziklo egitea erabaki ezkero, bien artean harremana izatea garrantzitsua da eta horrela egin dut. Bigarren maila bukatzen ari naiz DUAL formatuan.

Astean zehar MGEPeko ikastetxe nagusian egoten naiz eta oso erosoa da hurbiltasunagatik, antolatzen dituzten ekintzengatik, erronka txikiak eta beste ikasle batzuekin egoten naiz.

Klaseko giroa ere oso ona da, talde txikia da eta jatorri desberdineko ikaskideak ditut eta irakasleak ere gutaz adi daude.

Aipatu bezala ikasketa prozesua oso praktikoa da, maila altuko ekipamenduak erabili ditugu bai tailerrean eta baita laborategietan. Bi kurtso hauetan zehar erronka desberdinak egin ditugu, gero enpresatan izango ditugun antzerakoak, adibidez, lehenengo mailako erronka batean Aretxabaletako enpresa baten produktu bat landu genuen klasean, gero landutako enpresan aurkeztu genuen eta bukaeran produktua nola fabrikatzen zen ikusteko aukera izan genuen. Oso interesgarria izan zen.

Beste enpresa batzuetara ere bisitak egin ditugu eta ikasitakoa ulertzen laguntzen du.

DUALa Fagor Automation_en egiten ari naiz, sarrerako kalitate departamenduan, makinetan erabiltzen diren elementu asko gure sekziotik pasatzen dira eta guk ematen diogu onarpena. DUALa, ikasi eta lana egitea aldi berean, oso esperientzia garrantzitsua da asko aberasten ditu ikasketan eta gainera zure kurrikulumenean lan esperientzia bezala jarri dezakezu.

Behin fabrikazioko ziklo hau bukatu ondoren lan mundura joatea nahiko nuke nire bizi leku inguruan, nahiz eta irekita nago edozein aukeratarako. Bi zikloak egin eta gero, ondo prestatua nagoela uste dut eta lan aukerak izango ditudala ere.

 

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu