Jon Garcia Gato, MGEP GMHZ Mekatronika industrialeko ikasle DUALa SORALUCE enpresan


Jon Garcia Gato, MGEP GMHZ Mekatronika industrialeko ikasle DUALaren testigantza

  • Zer dela eta erabaki zenuen Goi Mailako Hezikleta Zikloa hau egitea? Eta zergatik MGEPen?

Aurretik egindako goi maiako zikloarekin (ARI, Automatizazio eta Robotika industriala), jarraipen ona iruditzen zitzaidan. Eta MGEP-en egitea erabaki nuen, lagun batek gomendatu zidalako.

  • Zer kontatu dezakezu DUALari buruz? 

DUAL INTENTSIBOA Ekainean hasi nintzen, eta urte oso bat irauten du beraz hasi nintzen egun berdinean bukatuko dut 2024ko ekainean. SORALUCE enpresan nago DUALean, bertan muntatzaile moduan lan egiten det, Makina-erremiententzako ardatzak eta oinarriak muntatzen. Nire instruktorea Julen Ibarra da.

Makinen atal ezberdinak muntatzea da nire eginkizuna. Tailerreko ikasgailarekin zerikusia dauka, eta ditudan ardurak, muntaia behar bezala atertzea, espezifikaturiko tolerantzia guztiak errespetatuz.

  • Zer eskaini dizu ENPRESAn DUALa egitea arlo pertsonaletik zein arlo tekniko-profesionaletik?

Arlo pertsonaletik, eskaini dit lan mundua nolakoa den ikastea, eta arlo tekniko-profesionaletik, kurtsoan zehar ikasitako gauzak lanean aplikatzea eta beste zeinbait gauza berri ikastea ere. Oso pozik nago lortutakoarekin. Orain berriz aurreneko mailan egonda, zalantza barik, DUAL INTENTSIBOA egitea aukeratuko nuke.

  • Ze gomendio emango zenioke orain ikasten ari den norbait? Edo zikloa ikasi hala ez pentsatzen ari den norbaiti?

Beti ikasteko prest egotea, industria garapen konstantean dagoelako, eta sektore honetan sartu baino lehen, ziur egotea hau den zuen bizitzan nahi dezuen lan mundua.

Eta behinn erabakita, kontutan izatea DUAL INTENTSIBOAn edo enpresako praktiketan asko ikasten dela, beraz osagarri ezin hobea dela ikasketentzat.

  • Zein da zure etorkizuneko asmoa?

Mekatronikako ingeniaritzako gradua aztertzea, eta gustora nagoen enpresa bat topatzea bertan lana egiteko.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu