HETELek egindako galdetegian arabera Lan baldintzak dira Lanbide Heziketa ikasleen lehentasuneko irizpidea eta badira diferentziak genero ikuspegian


HETELek egindako galdetegian Lanbide Heziketa ikasleen lehentasunak enpresa eta lanarekiko desberdinak dira genero ikuspegitik eta urteak pasa ahala ere, gutxi gora behera joera horrek bere hartan dirau.

Martxoan 8an hau argitaratu genuen, HETEL txostenari erreferentzia eginez. Gaur beste ezaugarri bat aztertu nahi izan dugu.

HETEL elkarteak  6800 Lanbide Heziketa ikasleei galdetegi bat egin die eta galderen artean enpresarekiko eta lan baterekiko lehentasunak adierazteko eskatu zaizkie, ezaugarri hauek emanda:

  • KOKAPENA. Baloratzen dudana zera da: enpresaren kokapena, non dagoen, etxearekiko gertutasuna, garraio publiko izatea.
  • EKONOMIKOA. Soldata baloratzen dut.
  • BARNE PROMOZIOA Lanean jarraitzeko aukera izatea baloratzen dut, lanean aurrera egiteko eta promozionatzeko aukera ere.
  • ENPRESA IRUDIA.  Baloratzen dudana zera da: zein enpresa mota den, nolakoa den enpresaren izena eta irudia eta baita enpresak zer egiten duen.
  • LAN BALDINTZAK.  Baloratzen dudana zera da: lan baldintza egokiak eskaintzea, hau da, ordutegi malgua, garbitasuna. osasun baldintzak betetzea, segurtasuna, telelana egiteko aukera eskaintzea.
  • LAN MOTA.  Baloratzen dudana zera da: lan interesgarria izatea, ikasteko aukera egotea, gustukoa izatea enpresan egingo dudan lana nire ikasketekin lerrokatua izatea eta lana sortzailea  ere izatea.
  • LAN GIROA.  Baloratzen dudana zera da: lankidetasuna, lan giro ona izatea eta langileen arteko harreman onak egotea.

Emaitzak hauek izan dira, non bakoitzak 3 lehentasun baloratu zituen:

Emaitzan ikusi daiteken moduan LAN BALDINTZAK (%22,2)  dira ezaugarri kritikoena, garrantzi handiena ematen diotena, enpresa aukeratzerakoan. Zer dira Lan baldintzak? ordutegia, malgutasuna, segurtasuna lanean, lan kargaren proportzionaltasuna, aisialdiarekin uztartzeko aukera, etab.

ATAL EKONOMIKOAri garrantzia ematen zaio (%19,2)  nahiz eta jakin behar den orokorrean ez direla obligazio ekonomiko nabarmenak dituzten pertsonak, ez baitaude oraindik emantzipatuak. Eta baita ulertzen dute baita ere beraien lan bizitzan aurreneko soldatak direla ere, eta badakite hau hazten joango dela. Hala ere, azpimarratu beharra dago beraien esanetan, DUALean soldatak ere handiagoak izan beharko liratekeela.

KOKAPENA %16,5, kontutan izanik garraioa publikoa ez dela kokapen guztietara iristen eta ez dutelako kotxerik edo gidatzeko baimenik ere zenbait kasutan.

Ariketa berdina eginda, baina emakumezkoak eta gizonezkoak bereiztuz, diferentzia batzuk nabarmentzen dira:

Emakumezkoek LAN BALDINTZAK eta LAN GIROAri gizonezkoek baino garrantzi handiagoa eskaintzen diete (%23,4 emakumezkoek eta %21,9 gizonezkoek lehenen aukera gisa eta, bigarren aukeran, %17,2 emakumezkoek eta  %14,1 gizonezkoek. Lanaren kalitatea (karga fisikoak, psikologikoak, estresa,…) kontutan hartzen dute. Eta epe luzeko egonkortasuna ere gehiago baloratzen dute.  Alderaketa eginaz gizonezkoek BALDINTZA EKONOMIKOei garrantzi gehiago ematen diete (gizonezkoek %20 eta emakumezkoek %17,2).

Eta azkenik, beste ezaugarri bat ere aztertu da: goi mailako zikloak 2 urtekoak dira, eta bereiztu egin da 1. eta 2.mailako zikloko ikasleak.  Diferentziak ez dira oso narbarmenak, %0,4koak gehienez ere.

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu