Ibai Apaolaza MGEP Mekatronika Zikloko ERASMUS+ Testigantza GESTAMP enpresan Sofian (Bulgaria)


ERASMUS+  Goi mailako Heziketa zikloko (GMHZ) Mekatronika industriala Testigantza, Ibai Apaolaza

  • Izen abizenak eta titulua: Ibai Apaolaza naiz eta  Mekatronika industriala  goi mailako heziketa zikloa (GMHZ) ikasi dut MGEPen Mekatronika industriala egitea erabaki nuen. Batxillergoa bukatu eta gero aukeratu nuen irteera asko dituelako iruditzen zaidalako, eta MGEP etxetik gertu dudalako.

  • Eta Heziketa ziklo honetan erabilitako ETHAZI metodologiarekiko?  Ziklo honetan ETHAZI metodologia erabiltzen da. Adibidez igogailu bat diseinatu eta egin genuen, erronka horretan urtean zehar landutakoa biltzen zen eta oso gustura ibili nintzen proiektu hori taldean egiten.
  • Noiz, nola piztu zitzaizun gogoa ERASMUS+, atzerriko esperientzia izateko? Ingelesa hobetzeko, lan munduan murgiltzeko eta jende berria ezagutzeak motibatu ninduten. Otsailak 28an etorri nintzen Sofiara (Bulgaria) eta Kitchen 59 izeneko erresidentzia baten bizi naiz.
  • Zer ikasi duzu enpresan?Gestamp da nire enpresa, automozio da bere merkatua eta planta asko ditu mundu osoan zehar. Eta planta honetan lehenengo perfilak egiten dituzte estrusio bidez eta gero CNC makiinen bidez mekanizatzen dira automobilentzat piezak egiteko. Hauek dira bezero batzuk: Porsche, BMW, Fiat… Nire eta nire talderen lana fabrikako prozesuak hobetzea da.
  • Enpresa horretan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu? Bai,  planoak, herramintekin arazoak eta lanean erabiltzen den hiztegia ulertzeko erabilgarria izan zait zikloan ikasitakoa.
  • Zure gaur egungo esperientziak zein ekarpenak egin dizkizu persona bezala? Autonomoagoa eta arduratsuagoa izango naiz etorkizunera begira, inglesa hitz egiterako orduan ere soltura gehiago edukitzea lortu dut eta gainera beste leku batzuetako jendearengan ezagutza berriak eskuratu eta beraiekin nola tratatu ikasi dut. Baita ere enpresa batek nola funtzionatzen duen hobeto dakit orain eta honek etorkizunean lana hobeto egiteko balio izango dit.

Eskerrik asko  Ibai zure ekarpenengatik

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu