Iñigo Guridi MGEPeko mekatronika goi mailako zikloko ikasle DUALa da DANOBAT enpresan


Iñigo Guridi naiz,  Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako heziketa zikloko (GMHZ)  Mekatronika industrialeko ikaslea naiz.
Titulua aukeratu nuenean, tituluarekiko jende asko ari zen hitzegiten ziklo honeri buruz, irtenbide asko duela ikusi nuen. Lagunak bertan egin zuten titulu hau eta ondo hitzegin zidaten.

Niretako ziklo hau oso baliagarria izan da lan mundura begira eta gehien azpimarratuko
nuen gauza izan da egin ditugun praktikak gehienbat 2.urtean.  Gainera, nire kasuan klasean
egindako praktikak gero lanean egitea tokatu zaizkit.

DANOBAT enprean ari naiz praktikak egiten, martxoaren 7-an hasi nitzen eta maiatzaren
29-an bukatuko ditut.
Enpresako instruktorea Alberto Miranda izan da. Gure lan esparrua aeronaitikako
izan da eta nire eta taldearen sailaren lana makina horizontalak muntatzea
izan da.

Nire kasuan montadore lanetan ibili naiz, egin ditudan lanak klasean ikasitakoak izan
dira, hau da, zuloak egin, matxoa pasatu, rematxeak jarri, torlojuak jarri, rakoreak
jarri… Hartu beharreko ardurak gehienbat aurretik azaldutako gauzak egitea izan da.

Nire lehenengo aldia da enpresa batean lan egiten dudana eta praktika hauek oso
baliagarriak izan zaikit. Batetik klasean ikasitakoa praktikan jarri dudalako eta bestetik
enpresan zaudenean eduki edo izan behar duzun disziplina ere ikasi dudalako.

Nik zikloa oso baliagarria aurkitu dut, ikasten den guztia ondoren enpresan aplikatu ahal izango duzulako. Horretaz gain, ziklo hau ikasiz gero irtenbide asko daude eta hori ere lagungarria izaten da.
Orain beste ziklo bat egitea daukat pentsatuta etorkizunean irtenbide gehiago edukitzeko eta gauza
gehiago ikasteko. Oso animatuta nago ikasten jarraitzeko!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu