MGEP/Erasmus+: DUAL praktikak Varsovian (Polonia)
Imanol Iturralde, Erasmus+ programaren barruan, DUAL partikak Varsovian (Polonia) burutzen ari da. Imanolek Automatizazio eta Robotika Industriala goi mailako zikloa burutuko du Mondragon Goi eskola Politeknikoan (MGEP) eta atzerrian egingo ditu azken 3 hilabeteak.
Zergatik/noiz/nola erabaki zikloa egitea?
Lehengusu batek eginda zeukan ziklo hau eta garbi ez naukenez zer egin aukera polita zela iruditu zitzaidan ziklo hori egitea. Alde batetik, elektrizitatea gustoko nuelako eta baita ate asko irekitzen zizkidalako.
Zergatik MGEP?
Alde batetik zeukan aukera zabalagatik izan zen, hainbat ziklo desberdin zeuzkalako. Bestetik, bertan jarraitu ahal izateko aukeragatik. Bai beste gradu batzuk edo ingenieritza batzuk egiteko aukera dagoelako.
Nola konpontzen zinen ikasten? Zer moduz irakasleekin harremana? Zer moduz ikasleen arteko giroa, lan giroa? Lagun-taldea osatu duzue?
Nire zikloaren kasuan esan dezaket suerte handia izan dudala. Alde batetik ikasle konpetenteak tokatu zaizkidalako, eta honek ikasketa maila igotzea eragin du. Ikasleon arteko harremana ere oso ona izan da, hasieratik oso lagun egin giñen eta lanerako harreman polita sortu genuen.
Heziketa ziklo honetan ETHAZI metodologia aktiboarekin lan egiten duzue, hau da, ekipo-lanean erronkak eginez funtzio profesionalak lantzen dituzue. Zer nolako erronkak egin dituzue? Nola baloratuko zenuke esperientzia hau?
Erronkak planteatzea oso egokia dela iruditzen zait, ikasitako gauzak proiektuetan aplikatu ahal izan ditugulako. Nire kasuan esperientzia hau positiboki baloratuko nuke. Hain zuzen, erronka garai hauetan bai profesionalki eta baita sozialki garatu ahal izan naiz.
Noiz , nola piztu zitzaizun gogoa ERASMUS+, atzerriko esperientzia izateko? Zein motibazio?
Helburu nagusia nire burua konfort zonatik ateratzea zen, lan egiteko beste modu batzuk ikasteko eta harreman berriak egiteko. Pentsatzen bai dut esperientzia hauek hazkunde profesionalerako oso egokiak direla.
Noiz joan zinen? Nora? Non zaude? Zein lurralde? Non bizi zara?
Varsoviara joan naiz erasmusen, hau da Poloniara. Ekialdeko Europara joateko hainbat leku zeuden baina interesgarriena Varsovia egin zitzaidan.
Zein enpresatan? Nolakoa da enpresa hori?
Enpresa hau txikia da, 4 langile bakarrik dauzka. Hala ere egiten dituzten proiektuak haundiak dira, honek lan asko egitea eskatzen du. Enpresaren jarduera nagusia makina desberdinak egitea da, bai ensanblatu kableatuak egin eta programatu. Honek alderdi askotatik ikasi ahal izatea eragin dit.
Ze lan egiten dituzu? Zein garrantzia du zure lanak, edota zure taldearen lanak enpresaren martxan?
Aipatu bezala enpresa txikia da, horregatik bakoitzak egiten duen lanak eragin handia du. Inplikazio honek langileari ere enpresaren parte dela sentiarazten dio, lana gustorago eginez.
Zer ikasi duzu enpresan?
kalitatearen garrantzia, norberaren errespontsabilitatea munduaren-Euskadiren-enpresaren arrakastan, enpresan inor ez dela bakarrik: nire lanak besteen lanetan du eragina… edota zelako bakarrik zauden enpresan arazoak dituzunean. Ikasi dut talde lana oso garrantzitsua dela, proiektua aurrera ateratzeko eta dena ordena baten barruan mantentzeko. Baita ere, ikasi dut bakoitzak egiten duena ondo egiteak garrantzi haundia daukala, arazoek denei eragiten bai diote.
Enpresa horretan eginiko lanean, zikloan ikasitakoa erabili duzu? Zer bai eta zer ez?
Eginiko lan nagusia elektrizitatearekin lotuta dagoenez, esan dezaket zikloarekin lotutako lana egin dudala. Hala ere, ikasitakoa baino gauza gehiago egin ditut.
Zure gaur egungo esperientziak zein ekarpenak egin dizkizu pertsona bezala? Zure formakuntza prozesuan? Zure etorkizuneko lanerako?
Ekarpenak hainbat izan dira. Hain zuzen benetako lanarekin lehen kontaktua izan delako. Erakutsi dit benetan zer den lana eta honek inplikatzen duen ardura.
Orain daukazu ikuspuntuarekin, zein asmo duzu etorkizunean? Gehiago ikastea? Lan-munduan murgiltzea?
Hurrengo urteetan ingenieritza bat egitea pentsatu dut. Ikasten egon naizena asko gustatu zaidalako eta elektrizitatearen munduan gehiago murgildu nahi dudalako.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu