MGEP “datorren gazteria” foroaren barnean
Gorka Aretxagak, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloetako Koordinatzaileak, “Datorren Gazteria” foroaren barnean parte zuen aurreko astelehenean, Eibarko Armeria eskolan burutu zen ekitaldian.
Foro honetan, gaur egungo gazteen gaitasun profesionala, eta aldi berean, enpresek dituzten beharrei buruz hitz egin zuten, beti ere Lanbide Heziketa oinarritzat hartuta.
Azken urteetan gertatzen ari den paradigma aldaketaren ildoan, enpresek, ezagutzez gain jarrera egokiak ere bilatzen dituztela nabarmendu zen: ”Gazteek enpresaren balio erantsia gehitu beharko lukete, lanarekiko jarrera egoki batekin eta inplikazioarekin”
Gaur egun, emakumeek formakuntza zikloetan duten presentzia txikiari buruz ere mintzatu ziren. Lanbide Heziketa zikloak aukeratzen dituzten emakumezkoen goi mailako gaitasunak goraipatu zituzten eta “Gauzak oso argi edukitzen ditituztela”.
“Noticias de Guipzucoa”-n azaldutako berria:
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu