MGEP Goi mailako Mekatronikako zikloko ikasleek eginez ikasten: igogailu elektrikoaren erronka nagusia


Kurtsoa bukatzeko era praktiko batetan, Mekatronikako lehen mailako bi taldeek Igogailu Elektrikoaren Erronka Nagusia burutu dute. Erronkak 5 asteko iraupen osoa izan du, 150 ordu jo eta su erronkan eginez.

Igogailuko kabinaren soldaketa prozesua

Igogailu elektrikoaren 3D-ko modelo bat emanez hasi ziren ikasleak eta bertatik fabrikatu beharrezko piezak identifikatu, eta igogailuaren kontrapisuaren diseinu osoa burutu izan zuten lehen atalean.

Kontroleko armairu elektrikoa

Ondoren pieza bakoitzaren planoak atera, fabrikazio prozesuak definitu eta hauek tornu eta fresadora bitartez fabrikatu zituzten. Paraleloan, Kontrol atalean armairu elektriko osoa diseinatu eta muntatu zuten, abiadura desberdinak lortzeko Maiztasun bihurgailu bat programatu eta igogailuko kontrolagailu nagusia, Siemens S7-1516 PLC-a programatu zuten Tia Portalen bitartez.

Kontroleko armairu elektrikoa

Bukaeran, muntaia mekanikoa egin zuten perfil guztiak eta elementu naiz fabrikatutako pieza guztiak erabiliz, sekuentzia konkretu batetan. Zailtasunak gaindituz, ikasleek esperientzia ona izan dute muntaia egiterakoan.
Azkenik elementu elektriko/elektronikoak mekanikarekin integratuz igogailua puntuan eta martxan jarri zituzten izugarrizko poza handiarekin ondo zabiltzala ikusterakoan.

Igogailua muntatzen

Bukatzeko eginiko lan guztia txosten nagusi, aurkezpen eta bideo politetan azaldu zuten.
Ordu asko izan ziren non ikasleek etengabeko arazoei aurre egin zieten beraien ikasketak osatuz eta barneratuz.

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu

+ Iruzkin bat laga