MGEP -eko ikasle batek trenbideetara erorialdiak saihesteko gailua patentatu du


Fabrikazio Mekanikoko Diseinuko Goi- Mailako Zikloko ikasle batek, Xabier Cid-ek, bere aita Jose Ramón- ekin batera, trenbideetara erorialdiak ekiditeko segurtasun gailu bat patentatu du.

Xabier Cid trenbideetara erorialdiak saihesteko gailua patentatu du

Xabier Cid trenbideetara erorialdiak saihesteko gailua patentatu du

Trenbideetara jausialdiak oso ohikoak ez badira ere, hauek ematen direnean ezbehar batean amaitzen dute askotan. Istripu hauek ekiditeko, Mondragon Goi Eskola Politeknikoko ikasleak segurtasun gailu bat diseinatu du. Patentea hesi finko batez eta beste zati higikor batzuez integraturiko gailu batean datza. Trena edo metroa geltokira sartzerakoan, hesi higikorrak, sistema automatiko bati esker ireki eta ateen sarbideak libre uzten dituzte bidaiariak igo eta jaisteko. Ondoren, konboiaren ateak itxi eta geltokitik irten ahala, ate higikorrak berriro itxiko dira.

Xabierrek eta bere aitak ideia jada mundu mailan patentatu dute eta gailua praktikan jarriko duen enpresa baten zain daude.

Hala ere, ideia berritzaile hau ez da Xabier eta Jose Ramonek daukaten lehenengoa. Duela urte batzuk jada, golf makilak garbitzeko eskuzapi bat patentatu baitzuten. Asmakizunak “Clubs Clean” izena jaso zuen eta eskuila bat integratuta daukan eskuoihal batean datza, golfean oso erabilgarria dena.

 

Albistera linka:

http://www.elcorreo.com/bizkaia/costa/201512/27/patentan-dispositivo-para-evitar-20151227165156.html

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu