Enpresa DUAL programarako orientazio ekintzen abiatzea Fagor Ederlanekin MGEPeko Goi Mailako Heziketa Zikloetako lehen mailan
Martxoaren 10ean, MGEPeko Goi Mailako Heziketa Zikloetan martxan jarri genuen DUAL programaren komunikazio eta orientazio prozesua. Oraingo honetan enpresa ordezkari gisa izan genituen Josemi Roman (Fagor Ederlaneko Talentu arduraduna) eta Rakel Belategi (Fagor Ederlan Groupeko formazio eta etorkizun profesionalen arduraduna), aprobetxatu zutenak beta helarazteko 1. mailako Goi Mailako Heziketa Zikloetako ikasleei Fagor Ederlan Groupen eskaintza DUALaren inguruan.
Parte hartu duten ikasleak izan dira espezialitate hauetako 1. mailako talde hauetakoak:
- ROBOTIKA, Automatizazio eta Robotika Industriala.
- MEKATRONIKA, Mekatronika Industriala.
- MEKANIZATUA, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.
Josemi Romanek aurkeztu ditu Fagor Ederlanen negozioak, munduan zehar dituen plantak, bere bezeroak, mota ezberdinak (Oemak edo mihiztatzaileak eta Tier 1). Horrez gain, datu ekonomiko batzuk erakutsi ditu eta azaldu ditu kooperatiba bat izateak dituen diferentziak.
Ondoren sartu dira zuzenean talentuarekin lotutako gaietan, bilatzen dituzten pertsonen profilean eta eskaintzen duten gobernantza bereziaren eta erantzukizun sozial balioetan, duten DUAL proiektuaz batera.
MEKANIZATUKO IKASLEAK, Fabrikazio Mekanikoko Produkzioaren Programazioa.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu