MGEP goi mailako heziketa zikloko “makers”-ak COVID19 larrialdian


Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) buru belarri dabil COVID19 larrialdi egoera aktibatu denetik. Hona hemen Mondragon Unibertsitateko webgunean argitaratutako berria eta bideoa ere.

Osatu den “makers” talde honetan, Iban Barrutia eta Gaizka Bellido, Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR)  Goi mailako zikoko MGEPeko Hardware ikasgaiko  irakasleak ere lan bikaina egiten ari dira, eta Mekatronika insdustrialeko irakaslea den  Felix Zugasti ere.

Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR)  tituluan adibidez hainbat 3D inpresora ditugu. Hori dela eta, Ibanek  eta Gaizkak, bakoitzak bere etxera inpresorak eraman eta honako pieza hauek egiten aritu dira, gu eta ingurukoak babesteko maskarak.

Felixek berriz  3D inpresora eta berria den estereolitografia bidez, piezak sortzen dituen makina bat erabili izan ditu.  Maskarak eta arnasgailuetako behar diren hainbat balbula sortu dituzte.

Jadanik guztira MGEPen  2000 maskara inguru egin dira eta hauek jasotzen dituzten enpresa/erakunde/negozio/denda desberdinak oso pozik daude egindako lanarekin.

Eskerrik asko Gaizka, Iban, Felix!!

 

Felix Zugasti MGEPeko tailerrean lanean
Iban Barrutia aurreneko maskara osoa lortzerako unean
Hemen   Sareko Informatika Sistemen Administrazioa (ASIR)  tituluko 3D inpresoratariko bat.
ASIRren dugun inpresora 3D-tariko bat

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu