COPRECI-ra bisita Diseinuko Goi Mailako 2. mailako ikasleekin
Pasa den Otsailaren 20an, MGEP-eko Goi Mailako Diseinuko 2. mailako taldea COPRECI-n egon zen bisita egiten. Bertan estanpazioko sekzioan egiten diren lanak ikusteko aukera izan genuen.
Lehenengo eta behin Ofizina Teknikoan balbula berri bat edo modifikazio bat diseinatu behar dutenean, FORGE® NxT izeneko simulazio software batekin estanpazio prozesua simulatzen dute gero errealitatean gertatuko dena aurreikusteko. Gure ikasleak, estanpazioko simulazio erreminta bezala DEFORM® erabiltzen dute, baina azken finean emaitzak antzerakoak dira.
Pieza eta moldea finduta daudenean, estanpazioko tallerrera bidaltzen dira, bertan estanpak mekanizatu eta prentsetan sartu ondoren lehenengo preseriea lortzeko. Dena ondo dagoenean, produkzio seriatutarekin hasten dira.
Bisita oso ondo egon zen eta ikasleek beraiek MGEPen egiten dituzten eginez ikasi hezkuntza ereduan oinarritutako proiektuak edo erronkak enpresan duen aplikazioa ikusteko aukera izan zuten. Benetan baliagarria izan zen.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu