MGEP GMHZ 2.mailako ikasleek 22-23ko Enpresa eta Ekimen sortzaile Proiektuak aurkeztu dituzte Ferian (EIE moduloa)


Mondragon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa Zikloko (GMHZ)  2.mailako ikasleek 22-23ko Enpresa eta Ekimen Sortzailea (EIE) moduluaren baitan lantzen dituzten “enpresa proiektuak” aurkeztu dituzte, horretarako Tknikak Eibarren antolatu duen Ikasenpresa Ferian.

Otsailaren 9an ospatu den feria honetan, Lanbide Heziketako Euskadiko 50 eskoletako 400 proiektu baina gehiago ezagutzeko aukera izan da, horien artean MGEPko hamazazpi. Eguraldi hotza izan arren, giro paregabea egon zen bertan, eta MGEPko bost zikloetako (Fabrikazio Mekanikoko DiseinuaProgramación de la Producción en Fabricación MecánicaAutomatizazio eta Robotika IndustrialaSareko Informatika Sistemen Administrazioa, eta Mekatronika Industriala) 40 ikaslek mota ezberdinetako proiektuak aurkeztu zituzten. Besteak beste, “leku itxietan zarata neurtzeko semaforoa”, “legez aforoa kontrolatu behar den tokietan automatikoki zenbat pertsona dauden kontatzen duen People Counter gailua”, “soroetan eta lorategietan belarra mozteko urrutiko kontroleko kotxea”, “txirrindu tradizionalak elektriko bilakatzeko sistema”, edota “protesi pertsonalizatu eskuragarriak 3D inprimagailuz sortzera dedikatzen den proiektua”.

Gorka Aretxaga, MGEP GMHZ koordinatzailea ferian, ikasleek aurkeztutako proiektuak ezagutzen.

MGEPko ikasleek bigarren mailako Enpresa eta Ekimen Sortzailea (EIE) moduluaren baitan, irailetaik otsailera ekintzailetasuna jorratzen eta lantzen dute. Batetik, enpresa bat sortzeko beharrezkoak diren pausuak lantzen dira. Enpresa-ideia lortzeko sormen jarduerak egitetik, enpresa sortzeko beharrezkoak diren marketing planeko dokumentazioa sortzera. Bestetik, sortzen duten enpresa proiektu horren maketa edota prototipo bat eraikitzen dute, bakoitzak euren Heziketa Zikloarekin zerikusia duena, eta zikloan zehar ikasitako ezagutza teknikoak aplikatuz.
Mekatronikako ikasleak txirrindu tradizionalak elektriko bilakatzeko sistemarekin
ASIR taldeko ikasleak, beraien proiektuekin. Eskubian leku itxietan zarata neurtzeko semaforoa
Ikasleak soroetan eta lorategietan belarra mozteko urrutiko kontroleko kotxea
Azkenik, behin hezikleta zikloa amaitutakoan, MGEPko ikasleek enpresa proiektu hau martxan jarri nahi badute, ekintzaile bezala MGEPk eskaintzen dituen baliabideak euren esku dituzte. Besteak beste, bideragarritasun plan profesional bat egin, teknikari baten tutoretza pertsonalizatua jaso, eta, fisikoki euren enpresa denbora batez kokatzeko aukera MGEPko Arrasateko campusean.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu