MGEP GMHZ mekatronikako ikasleak taladrina olioei buruzko hitzaldi eta demostrazio baten parte hartzen


Eskualdeko enpresa eta ikastetxeen arteko elkarlanaren bidez talentua sortu, erakarri eta mantentzeko helburuarekin., honakoan #ASTELEK -etik Javier Jímenez teknikaria etorri zaigu Mondragon Goi eskola Politeknikoa  MGEP Goi mailako Heziketa ziklo (GMHZ)  Mekatronika industrialeko  2. mailako ikasleei taladrina eta olio ezberdinei buruzko hitzaldia ematera.

 

Hitzaldian, alde batetik, olioei gehituriko gehigarri desberdinek olioen propietateak nola alda ditzaketen aurkeztu zen, egoera eta aplikazio desberdinetara egokitzeko.

Bestetik, taladrinek gaur egun duten garrantzia ere azpimarratu zen, nahasketa  era egokian burutzetik hasi eta beraien mantenu kudeaketaraino. Hitzaldian, taladrina nahasketen demostrazio txiki bat ere egin  zen eta hauen kontrolerako erabiltzen den espektometroa nola erabili aurkeztu zen. Azken honek, taladrinen kontrol bizkor bat egitea ahalbidetzen du, olio eta uraren konzentrazio neurtuz.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu