MGEP heziketa zikloko Diseinuko ikasleak Skate baten diseinuaren fabrikazio prozesuaren Erronkan lanean (bideo)


Mondagon Goi Eskola Politeknikoko (MGEP) Goi mailako Heziketa zikloko ( GMHZDiseinuko ikasleak Skate baten diseinuaren fabrikazio prozesuaren Erronkan lanean aritu dira

BIDEOA ikusi:  https://youtu.be/1DTwRj1n5dk

Skatearen taularen diseinua, moldearen diseinua, molde fisikoa eta taula fisikoa agertzen dira bideoaren irudi hauetan. Moldearen diseinua egiteko, taularen diseinutik abiatu dira. Moldea mekanizatzeko CAM programa egin eta CNC mekanizatu zentru baten mekanizatu dute.

Eta taula fabrikatzeko, moldea prestatu dute tapaporos eta desmoldeante bat eman diote, gero liho zuntza eta epoxy erretxinaz laminazioa egin dute eta hutsarekin konpimatu eta hondu ondoren taula desmoldeatu dute.

Bestetik  Skatearen truck-en diseinutik abiatuta, hauek aluminio galdaketa bidez lortzeko, lehenengo plaka modeloak diseinatu dituzte. Ondoren plaka modeloak 3D inpresoratan inprimatu dira. Gero galdaketa prozesua egin dute plaka modeloekin harezko moldeak eginez. Aluminioaren galdaketa egin ondoren, truck-ak mekanizatu behar izan dituzte gainontzeko elementuak muntatu ahal izateko.

 

Truck-aren 3Da

Diseinuko ikasleak skaten truck-aren lanean, diseinua eta prototipo eskuan dutela

Diseinuko ikasleakegindako truck-aren prototiopak

Diseinuko ikasleak skataren taula eta  truck-ak integratzen.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu