Iker SanJeronimo MGEP goi mailako Informatikako zikloa ASIR ikasle DUALa Arrasateko Onenpro enpresan


Mondragon Goi Eskola Politeknikoa (MGEP) Goi Mailako Heziketa Zikloko (GMHZ)  Sareko Sistema Informatikoen Administrazioa (ASIR) ikasle DUALa den Iker Sanjeronimo, Onenpro enpresan egiten ditu bere praktikak.

Ni Iker Sanjeronimo naiz eta Sareko Informatika Sistemen Administrazioa-ren (ASIR) goi mailako heziketa zikloa ikasten ari naiz. Betidanik Informatika mundua buruan izan dut, batxilergoa bukatu ondoren ez nekien ingeniaritza informatikoan sartzea edo beste ikasketa mota ikastea, horregatik goi mailako heziketa ziklo  (GMHZ)  honi buruz jakin nuenean, erabakia hartu nuen. Horrela informatika mundua gustatzen bazitzaidan, ingeniaritzan sartu ahal izango nintzateke.

MGEP-en ikastea erabaki nuen, DUAL-programa oso erakargarria egin  zitzaidalako, posibilitatea duzulako lan mundua ezagutzeko. Horretaz gain MGEP-ko irakaskuntza metodoa oso interesgarria iruditu zitzaidan, batez ere praktikotasuna eta enpresekin duen lotura. Hasieratik argi izan nuen DUALera hautatu nahi nuela.

  • Zer suposatu du zuretzat hau ikastea?

Niretzat goi mailako ziklo hau ikastea asko garrantzitsua izan zait. Alde batetik informatikaren munduan asko  ikasten nabil eta  bestetik DUAL programan egoteko aukera izateari esker, etorkizunean zeri dedikatu nahi dudan erabaki dut. Oraingoz behintzat gustatzen zaidana ikasten ari naizela ikusi dut, eta gainera nituen helburuak lortu ditut, hala nola bi urte hauetan ahalik eta gehien ikasi ahal izatea eta DUAL programan egon ahal izatea.

  • Noiz hasi zinen Praktiketan? Kontatu zerbait zure DUAL INTENTSIBOAren inguruan?

ONENPRO enpresan praktikak 2023 ekainaren 19-an hasi nintzen, eta 2024 ekainaren 12-a bukatzen ditut, urte bete oso egin dudalarik Enpresan nire instruktoreak Mikel Hernando eta Asier Apraiz izan dira.

Une honetan hainbat motatako lanak ditut: makinetan agertzen diren akatsen kausa ikertzea, segurtasuna hobetzen saiatzea, zereginak automatizatzea, software-hobekuntzak garatzea

Horietako batzuek zerikusia dute klasean aztertutakoarekin, sistemetan ikertzeko eta garatzen agintzen didatelako. Era berean, hainbat zeregin mota ikasi ahal izan ditut ez ditudala zuzenean ikasgelan ikasi. Pentsatzen dut horrelakoak gertatuko zaizkidala, baina oinarri bat izango dut hori errazteko. Software-proba desberdinak egiteko konfiantza ere ematen didate, eta proba horiek behar bezala funtzionatzen dutela egiaztatu behar dut, aplikatu ahal izateko.

  • zer eskaini dizu ENPRESAn praktikak egitea, bai pertsonalki bai ikasketa aldetik?

Onenpron egoteari esker, lan-mundua ezagutzeko aukera izan dut, hala nola taldean lan egitea, lanaldi orduak egitea, eskolan ikasitako guztia praktikan jarri dut enpresan eta informatika ikasi duen jendea ezagutu, ikusi beste lan esparruak, eta gogoa sartu zait baita gehiago jakiteko eta  ikasteko.

Niretzat, programa DUAL-a oso gomendagarria da ikasleentzat. Metodologia ona iruditzen zait ikasi eta lan egitea aldi berean. Berriro ikasiko banuke, berriz ere DUALA izateko aukera izatea gustatuko litzaidake.

Ziklo hau ikasten hasi den jendearentzat, ematen dituzten aukerak aprobetxa ditzatela eta ahalik eta gehien ikas dezatela esango lieke.

  • Eta etorkizuna nola ikusten duzu? 

Etorkizunerako, Ingeniaritza Informatikoa ikasten jarraitzea erabaki dut. Informatikaren mundua eta gai informatikoei buruzko lan-mundua ezagutu ahal izan dudanez, erabaki dut informatika gehiago aztertzen jarraitzea.

Eskerrik asko Iker zure esperientzia gurekin partekatzeagatik!!!!

 

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu