Zientzia Astea 2016. Programazio tailerra: Telefono mugikorren aplikazioak sortzen


Aste honetan zientzia astea dela eta Programazio tailer bat eskeiñi zaie Arizmendi ikastolako  batxillergo zientifikoko ikasleei.  Erronka 90 minututan ikasleek beraiek diseinatutako mobileko aplikazioa bat sortzea zen. Taldeka ikasleek galderetan oinarritutako aplikazio bat diseinatu eta egin behar  zuten. Galdera aplikazioa «Serious Game» deritzon hezkuntzarako aplikazioa bat izan behar zan. 3 ikaslez osotutako 10 talde sortu ziren. 90 minutuak igaro ondoren 10 aplikazio sortu  zituzten, eta beraien mobiletan eraman zituzten etxera. Kasu honetan ariketa   CoderDojo webguneko  Kata bat zeukan oinarri lez . Tailerra hezkuntza metodologi aktiboetan oinarrituta zegoen.  Hasieran irakasleak aplikazio adibide bat erakutsi zien. Ondoren  ikasleek taldeka elkartuta, orrietan aplikazioaren diseinua burutu zuten. Eta azkenik, aplikazioa gauzatu zuten MIT Unibertsitateko AppInventor garapen ingurunean. Hurrengo argazkietan ikasleen diseñuak, joko baten adibidea eta tailerra bera ikusten da.

 Tailerra:

14938316_10155442415952586_7607209481487524359_n (1)14953574_10155442416202586_474510090383716112_nIMG_20161107_103104~114956502_10155442414432586_7631758019957539085_nCapturatailer15027486_10155442415222586_1587210232601309368_n14963380_10155442415007586_1286372900964154583_n14915675_10155442415762586_6310710334199821246_n

 

Jokuen diseñuak:

IMG_20161108_132145~1IMG_20161108_132238~1IMG_20161108_132252~1

IMG_20161108_132212~1IMG_20161108_132145~1

 

Galderatan oinarritutako jokoa umeak koloreak eta batuketak ikasteko. Irudietan agertzen diren testu guztiak mobilak audio moduan esaten ditu, umeak irakurtzen jakin gabe jolasteko.

Screenshot_2016-11-08-12-19-58~1Screenshot_2016-11-08-12-20-13~1Screenshot_2016-11-08-12-20-28~1

 

Zer da programazioa?

https://www.dropbox.com/s/j85p57kclsip9sf/AppInventor_FutbolZale_Zientzia_Astea.pptx?dl=0

«Galdera Abentura» aplikazioa garatzen hasteko oinarria.

https://www.dropbox.com/s/lig9dunshpp4p1k/GalderaAbentura_tailerra.aia?dl=0

 

 

 

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo