Ekintzailetasuna sustatzea Kimu Berri baten bidez


Aurreko hilabetean Deba Goieneko hainbat mediok Kimu Berri ekimenaren oihartzun egin zuten. Bertan, Informatika eta Telekomunikazio graduko bigarren kurtsoko ikasle talde baten egitasmoa ere aurkeztu zen, hain zuzen ere Trainper Proiektua garatu dutenek (Alex Aranburu, Eneko Etxeberria, Ainhoa Plazaola, Alain Murillo, eta Gaizka Arizmendiarreta).

Trainper proiektua “Kirola egiten duen pertsonak bere gorputzari buruzko datuak ezagutu ditzan sortu zen, adibidez: gorputzaren tenperatura, bihotz-taupadak, erretako kaloriak,…”. PBL metodologia jarraituz garatuta, Informatika tituluko bi tutoreen jarraipenarekin.

Bai Kimu Berri ekimenaren web lekuak (http://bit.ly/150IZZX), Goienak (http://bit.ly/1c0g3pv eta http://bit.ly/1aHB30v), eta Mondra Berri Arrasateko atariak (http://bit.ly/16dlbD5) honen oihartzuna egin zuten.

Categorías

+ No hay comentarios

Añade el tuyo