Erasmus esperientzia Italian


Leire Torres, Politecnico di Torino-tik iritsi berria

Kaixo, aste honetan gure ikasle Leire Torres-en testimonioa daukagu, bere Erasmus egonaldiaren esperientzia kontatzen. Leire, Informatikako Ingeniaritza Graduko ikaslea, Politecnico di Torino unibertsitatean egon da 6 hilabetez. Unibertsitate hau munduko ranking-etan 50 Unibertsitate nagusienen artean dago, eta Europearrak ikusita Informatika ikasketa dutenen 7. litzateke. Ea zer esaten digun:

Politecnico di Torino«Ni Leire naiz, Informatikako Graduko ikaslea eta Politecnico di Torinon (Torino, Italia) egon naiz 6 hilez Erasmus esperientzia bizitzen. Lehenengo egunak nahiko gogorrak izan ziren bai niretzat, bai nirekin joan ziren beste hainbat ikasleentzako. Bertako erresidentzian lekua eskatu genuen arren, ez ginen onartuak izan eta ondorioz, hotel, hostal… -etan pasa behar izan genuen lehenengo asteak, pisu bat aurkitzen genuen bitartean. Hiri berri baten, “bakarrik”, maletekin alde batetik bestera… Bitartean ere, Italianoko klaseak ere bagenituen hizkuntza pixka bat ikasteko. Momentu haietan, behin baino gehiagotan galdetzen nintzan: zer egiten dut hemen? Baina bueno, azkenean topatu genuen pisu bat eta behingoz gure etxean akomodatu ginen.

Mondragon Unibertsitatearekin alderatuz

Ondoren, klaseak hasi ziren eta, esan nezake, hau izan dela nire Erasmus esperientziaren alde gogorrena. Ni informatikako ikaslea izanda, bertako ikasgai asko elektronikari buruzkoak ziren, eta nahiko maila altuan. Gainera, adibide bat ematearren, genuen ikasgai bat beraien aurreko urteko beste ikasgai baten jarraipena zen eta kontzeptu asko jakintzat ematen zuten. Hau irakasleari komentatu eta egia esan, ez nuen laguntza gehiegirik jaso… Hain unibertsitate handia izanez, bertako irakasleekin erlazioa ez da Mondragon Unibertsitatean duguna bezain hurbila, eta egia esan, askotan faltan botatzen da. Bestalde, eta klaseko giroari dagokionez, guztiak bertakoak ziren eta ondorioz, italiarrez hitz egiten zuten beraien artean logikoa den moduan. Italiera jakitea lagungarria da beraiekin gehiago erlazionatzeko. Hala ere, beti egon dira laguntzeko prest eta oso jatorrak guztiak.

Leire Torres Torino inguruan

Hemengo ikasketekin konparatuz, pertsonalki nahiago dut MUko ikasketa modua, izan ere, Torinoko ikasketa modua oso teorikoa da, praktika eta ariketa gutxirekin. Nire iritsiz, era honetara zailago egiten da kontzeptuak barneratzea; teoria asko ikasi, memorizatu… baina nola aplikatu jakin gabe. 3-4 hile teoriarekin pasa ostean, azterketa baino aste batzuk lehenago egin genituen ariketa gutxi batzuk… Eta praktikei dagokionez, izan ditugun praktika gutxiak, aukerakoak eta zure kabuz egitekoak ziren (taldeko lanik ez, lan indibiduala gehienbat).Ikusten duzuen moduan, nire esperientzia seguraski ez da entzun duzuen esperientziarik onena baina hala ere, ez naiz damutzen eta egindako lanaz harro sentitzen naiz. Gainera, ikuspegi akademikoa ez den beste guztian oso gustura egon naiz: leku politak ezagutu ditugu, pertsona ikaragarriak, juergak ere egon dira tartean noski!! Eta nire kasuan, beti etxean bizi izan naizela, independentea izaten ere lagundu dit. Guzti hau ere baloratu behar da. Nahiz eta beste gauza bat espero nuen, esperientzia hau bizitzea gomendatzen dut zalantzarik gabe, esperientzia berri bat izatea beti da aberasgarria!!!»
Tags

Hay 3 comentarios

Añade el tuyo
  1. 1
    Iñigo

    Ba Torinon, M.U.-tik pasatako 3 ikasle bertan bizitzen jarraitzen dugu…Pena da, M.U.-k Torinotik pasa garen beste ikasle batzuei gure esperientziaren berri galdetu ez izana…Torinon bizitzeko hasierako zailtasunak ondo ezagutzen ditugu eta aurretik kontaktuan jarri ezkero, esku bat botatzeko moduan geunden…batez ere pixua topatzeko.

  2. 2
    Urko Zurutuza

    Mila esker aportazioarengatik, Iñigo!! Egia esan, Leire izan da Informatika arlotik joan den lehen ikaslea (eta hau Informatikoen blog-a da). Eta noski, Erlazio Internazionalen taldeak ere ez zuen zuen pista jarraitzen… hori bai, zure kontaktua jaso dugu, eta hemendik aurrera zalantzarik gabe zuengana jotzeko esango diegu ikasleei 😉

  3. 3
    Edurne Agirre Usandizaga

    Kaixo Iñigo!!!!

    Ez nekien Torinon zeundenik!!!!!!!!!!! Urkok dioen bezala, Nazioarteko Harremanetatik hori jakin izan bagenu, laguntza hori oso eskertua izango litzateke, baina ez dugu informazio hori jaso eta ezin asmatu!!!!!!!!
    Ondo egongo zarela espero dut. Eta datorren urterako aukeratuak izan diren ikasle gehiago badugu, beraz, zure baimenarekin, harremanetarako bidea emango diegu, laguntza hori ondo estimatuko dute eta!!!

    Bizikleta eraman al duzu Torinora ere?

    Ondo segi eta besarkada bat,
    Edurne

Hay 1 comentario