18-19 eta 19-20 belaunaldiko Gradua Informatikako ikasleak diploma banaketa ekitaldian


Ostiral honetan, urriak 15, Donostia Kursaal jauregian, Informatika graduko 18-19 eta 19-20 belaunaldiko ikasleak diploma banaketa ekitaldian elkarrekin ikusteko aukera izan dugu, baita Telekomunikazioko zein gradu bikoitzeko ikasleak (Informatika eta Telekomunikazio ingeniariak).

Ekitaldi txukuna izan zen eta Kursaala goraino bete zitzaigun, ikasle, guraso, familia arteko edo/eta lagunekin.

Informatika eta Telekomunikazioko ikasleen tartea iritsi zenean, bi ordezkari : Joseba Gorospe eta Ibai Irigoyen, sarrera polita egin zuten eta kiñu dibertigarrigarriak egin zituzten ikaskideei, PBLan oinarritutako proiektu eta gau luzeei eta Mondraogn Unibertsitateko barne prozesuei.

Gero txintxo-txintxo itxoin behar izan zuten gainontzeko ikaskideek oltzara gerturatu arte. Baita tituluetako irakasle eta koordinatzaileak: Urtzi Markiegi, Iban Barrutia, Txema Perez eta Osane Lizarralde.
Iñigo Lazkanoiturburu, Mondragon Unibertsitateko Ingeniaritza teknika Informatikako ikasle ohia, Aquisgran (RWTH Aachen University, Alemania) goi mailako ingeniaritza informatikoa  eta gaur egun ikerlari, start-up soprtzaile eta Big data-n aditua, bereziki mantentze-lan prediktiboa eta industria-prozesuen optimizazioa eta digitalizazio eremuan, zer nolako munduarekin aurkitu ahalko diren aurreikusi eta deskribatu zien.  Ziurgabetasuna handiko mundua, eta era berean aukeraz betea, non erresilentzia izango den garatu eta zaindu beharreko konpetentzia. Graduatukoak animatu zituen auto-ezagutza egitera eta prtsonak, pertsonen arteko harremanak sustatzeko konpetentziak  eta lan modu berritzaileen inguruan lanketa egitera

Musikeneko haize boskote bistuosoak ekitaldiari amaiera borobila eman zioten.

Argazki bilduma hemen

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu