Arizmendi ikastolako ikasleak MUn informatika eta elektronikako tailer teknologikotan trebatzen


Otsailaren 4 eta 11an Arizmendi Ikastolako Gaztelupe eta Almeneko ikasleak izan genituen Mondragon Unibertsitatean  (MUn).
Batxilergoko 1.mailako ikasleak elektronika zein informatikako tailer teknologikoak egin zituzten.
Informatikako tailerrean, Joseba Andoni Agirrerekin (Mondragon Unibertsitateko Informatika tituluko irakasle eta ikerlaria)  programazioaren oinarriak landu zituzten.
Zehazki, HTML eta JavaScript lengoaiekin webguneak garatu zituzten eta web zerbitzarian plazaratu zituzten.
Sortutako webguneen artean, Almeneko ikasle talde batek garatutako  mubehia.neocities.org ipuina azpimarratzen dugu, bikaina benetan!

Hona hemen elektronikako tailer teknologikoaren irudi batzuk. Bertan elektronikako irakasle den Manex Barrenetxeak eta industri elektronika ingenieritzako  ikasleak parte hartu zuten ere. Elektronikako tailer hau audio tailer bat izan zen hain zuzen eta ikasleak mobilerako MP3 anplifikagailu bat egiten zuten.

Almeneko batxi 1ekoak MUn

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu