First Lego League inspirazio bila Mondragon Unibertsitatean
2019ko azaroaren 28an 4 ikastetxeetako batxilergoko ikasleen bisita izan genuen: Arizmendi Ikastola , Txantxiku Ikastola , Zalla BHI eta Jesus Maria Bilbao . Eta bostgarren talde bat, Alangoako herritik etorriak. Ikasle hauek Innobasquek antolatutako First Lego League txapelketan hartuko dute parte.
Aurten txapelketaren erronka “CityShaper” izena dauka eta etorkizuneko hiriak hobetzen lagunduko digu zalantzarik gabe.
Aurten txapelketaren erronka “CityShaper” izena dauka eta etorkizuneko hiriak hobetzen lagunduko digu zalantzarik gabe.
Ikasleak proposatuko dituzten proiektu zientifikoen formakuntza prozesua osatzeko asmoz Mondragon Unibertsitateko eraikinak dituzten sostengarritasun ezaugarriak eta ikerketa taldeak lantzen ditugun sostengarritasun eta mugikortasun proiektuetako batzuk ezagutzeko para izan zuten.
Talde osoa, ikasle eta irakasle, MUko atarian.
Gradua informatikako irakasle eta Software eta sistemeko lerroko ikerlariak, eta beste lankide, ikerlari eta eraikuntza kudeaketako teknikariak parte hartu zuten ekitaldian, jarraian ageri den bezala:
- Miren Illarramendi eta Urtzi Markiegi Bisita gidariak
- Felix Larrinaga SmartCities sarrera Ikerketa proiektuak (Rennovates eta Cityfied proiektuen deskribapena).
- Alain Perez Birziklapena: Zabor bereizketa Demoa (Legokin pieza koloreak bereizten dituen maketan demoa).
- Txema Perez Demo argi publikoa (Donostialdean dagoen poligonoko argiteriaren urreneko kontrola/monitorizazioa ).
- David Garrido Mugikortasuna: Kotxe elektrikoa (Lehena (Zeus), Oraina (Gure ibilgailuak) eta Geroa (Kotxe elektrikoen baterien inguruko ikerketa)).
- Josu Urkiola Eraikuntza sostengarri eta malgua ( gure eraikuntzako makinak eta kontrol remotoa, eraikuntzaren ezaugarriak azpimarratuz).
Ekitaldiaren hainbat irudi
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu