Gradua Informatika eta Telekomunikazioko ikasleak garaile Gazela lehiaketaren 2019ko edizioan


INC5000 zerrendako enpresa hasi berri eta arrakastsuak aztertu dituzte MGEP-ko grado desberdinetako ikasleek eta horietako batzuek Debagoienean izango lituzketen aukeren berri eman dute.

MGEPeko Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritza Graduko ikasleek 4.mailako Berrikuntza ikasgaian landu zituzten hauek (kusi ikasketa plana). 2019ko urtarrilean berriz lan hauek aurkezteko garaia iritsi zen eta Garaia Berrikuntza Gunean, Gazela-enpresen lehiaketarako landutako enpresen kasuak aurkeztu zituzten.

Guztira 100 ikasleek osatutako 21 taldek partehartu dute lehiaketan. Hainbat sari banatu ziren eta horietako 2 MGEPeko Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritza Graduko   4.mailako ikasleek eskuratu zituzten. Konkretuki:

– Akzezitak (200€):
– SMARTTEAM taldea (Charged Batteries: Birkargatu daitezkeen baterien teknologian espezialistak)
– INNOMEME taldea (eSUBconstruction Software: Elkarlanean burututako eraikuntza-lanen jarraipena egiteko software berezia)

MGEPeko Informatika eta Telekomunikazio Ingeniaritza Graduko 4.mailako SMARTTEAM taldeko ikasle ordezkaria
– 1.go saria (300€): ISALI taldea (VibeKayaks: Ur kirolak praktikatzeko materialen ekoizpena eta komertzializazioa) Mekanikako talde batek lortu zuen.
Bukaeran, aurkezpenetan parte hartutako ikasle guztiak argazki bat atera zuten.
Zorionak denori!

Hemen  Debagoiena Mankomunitateak argitaratutako berria.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu