Informatika Ingeniaritza Graduko irakasle eta ikerlaria EITBeko Teknopolis programan


Productive 4.0 ikerketako proiektuan ikertzen ari dira Mondragon Goi Eskola Politeknikoa  (MGEP) Informatika Ingeniaritza Graduko hainbat irakasle, bertan Miren Illarramendi irakasle eta ikerlaria proiektuaren koordinatzailea delarik.

Hona hemen TEKNOPOLISek egindako erreportajea.

Miren Illarramendi, Productive 4.0 proiektuaren koordinatzailea MGEPen.
Miren Illarramendi, Txema Perez, Felix larrinaga, Iñigo Aldalur eta Ekhi Zugasti, productive 4.0 proiektuaren bilera batea.

 

Konektagarritasun unibertsala eta digitalizazioa gure bizitzaren esparru guztietara zabaltzen ari diren bitartean, mundu osoko industria laugarren iraultzara, 4.0 industriara salto egiteko prestatzen ari da.

Etorkizuneko industria digitala azkar ari da garatzen, eta testuinguru horretan, Europar Batasunak Productive 4.0 proiektua jarri du martxan.

Punta-puntako 109 enpresek parte hartzen dute proiektuan, tartean Mondragon korporazioa eta helburua Europa guztiko industria digitalizatzea da.

Hona hemen proiektua deskribatzen duen Posterra.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu