Ikerlaneko zuzendaria Pertsonen kudeaketaren inguruan solasean Informatika Gradua ingeniaritzako ikasleekin


Ion Etxebarria, Ikerlaneko  zuzendaria  2021ko ekainak 30etik, Pertsonen  kudeaketaren inguruan solasean aritu da Informatika eta Telekomunikazio ingeniaritzako graduko 4.mailako  ikasleekin.

Ion Etxebarria zuzendari izendatu baino lehen Ikerlaneko Pertsona eta Marketing arduraduna izandakoa da, eta aurretik teknikaria eta proiektu zuzendaria. Horrela izanik,  Pertsonen Kudeaketa ikasgaiaren irakasleek aurten, Urtzi Uribetxebarria eta Gentzane Aldekoak, erronka bat jarri diote:  Informatika eta Telekomunikazio ingeniaritzako graduko 4.mailako ikasleei ulertu arazi edozein enpresa edo proiektuan pertsonen kudeaketaren garrantzia. Hau da,  bere bizipenetatik abiatuz ia zer uste duen  ikasleek eraman dezaketela ‘Pertsonen kudeaketa’ bezalako ikasgai batengandik?

Ion Etxebarriak, erronkari helduz ikasleekin solasean ibili da ordu betez eta ondoren galdera-erantzunen txanda bat zabaldu da.  Ikasleak beste ordu erdiz galderak egin dizkiote eta nahiko parte-hartze zabala egon da. Oso giro polita sortu da. Berak aipatutakoen artean, hauek jaso ditugu:

 Pertsonen kudeaketan, kudeatzaileek argi izan beharreko 3 ezaugarri: beraien errola ulertu (erabakien aurreran erantzule eta pertsonen garapenaren arduradun), pertsonak ezagutu (beraien kezkak, beldurrak eta indargune eta motibazioak) eta azkenik aurreko biei denbora dedikatu.

Pertsonen kudeaketan, kudeatzailea oso figura garrantzitsua da baina liderra jaio edo egin egiten da? Ikasi al daiteke pertsonak eramaten? Pertsonen ardura daukanak (liderra, arduraduna, koordinatzailea) edozein izen erabilita ere, behar dituen konpetentziak garatu egin ditzazke. Besteak beste, komunikazioa, gatazka kudeaketa, feedback-a. Baina gainera, konpetentzia hauen garapenean antolakuntzak ezartzen dituen praktikak (pertsonen kudeaketarako praktikak, alegia), kudeatzailearen funtzioan laguntzeaz gain antolakuntzaren kultura sendo bat eragin dezakete. 2 elementuak dira garrantzitsuak, antolakuntzako pertsonen kudeaketarako praktiken sistemak eta lidergoa, alegia.

Pertsonak kudeatzea, Pertsonengan konfiantza izateak eskatzen digu gaur. Ezinbesteko baldintza da hau!

Ikerlanen, pertsonen arduradunak ere beraien taldetan dauden pertsonen garapenerako gaur egun lau konpetentziatan oinarrituriko ebaluazioa egiten dute. Besteak beste, ‘nola garatzen dugun ezagutza ikerketaren bidez’, ‘nola kudeatzen ditugun proiektuak’ eta ‘nola kudeatzen ditugun bezeroak’. Beraz, nahiz eta taldeetan dauden pertsona guztiak injineruak izan ez dituzte konpetentzia teknikoak erabiltzen hauen garapen pertsonala kudeatzeko, zeharkako konpetentziak baizik.

Eta, zein izango da pertsonak 2030. urtean menperatu beharko dugun konpetentzia garrantzitsu bat? Norberak bere burua zaintzea. Presioa eta stress-a kudeatzeko gaitasunak garatzea, alegia. Gaur egun, oso aldakorra den mundu batean bizi gara eta dinamismo eta aldakortasun hori murriztu partez badirudi areagotu egingo direla (VUCA testuinguruak medio). Horrek, gaur egun jasaten ari garen pandemiaren ondorioz gertatzen ari den bezala, osasun mailako ongizatearen garrantzia azpimarratzen du.

Galdera erantzunen txandan, Ion-ek ikasleei zera galdetu zien: zuetariko nortzuk ikusten duzue zuen burua kudeaketako gaietan epe ertainera (lanean hasten zareten momentutik, 5 bat urtetara)? Ikaslegoaren erdiak jaso zuen besoa!

Beraz, erronka gaindituta eta helburua lortuta ere, ikasgai teknikoaz gain, Pertsonen kudeaketa bezalako ikasgaiarekiko motibazioa piztu delakoan gaude.

Eskerrik asko Ion eta hurrengo bat arte!

 Hitzaldia  Mondragon Unibertsitateko Goi Eskola Politeknikoak eta Ikerlanek, beraien arteko lankidetza estrategikoa indartzeko trakzio ekipokoo   ekintzen artean kokatzen da.

Hona hemen Ion Etxeberriak berak LinkedIn-en bitartez argitaratutako sarrera.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu