Informatika ingeniaritza graduko ikasleak PBL DAY 2019an
MGEP Informatika ingeniaritza graduko ikasleek 1. seihilabeteko proiektua bukatu dute, kasu honetan REmotion aplikazioa egin duen taldearen proiektuaz hitz egingo dugu.
REmotion eskuaren erreabilitazio prozesua kudeatzen duen aplikazioa da. Honekin, paziente bakoitzaren erreabilitazio prozesu osoa ikusteko aukera izango dugu.
Lehenik eta behin, gaixoa altan ematen du medikuak edo fisioterapeutak eta ariketa ezberdinak esleitzen dizkio lesioaren arabera. Pazientea klinikara hurbiltzean, bere erabiltzaile eta pasahitza sartuta, ariketak egiteko aukera izango du. Ariketa hauek Leap Motion batekin kontrolatzen dira Java lenguai bitartez, eta ariketa ondo, ia edo gaizki egin duen adierazten du:
Proiektu hau PBL DAYrako aukeratua izan zen. PBL DAY Mondragon Unibertsitateko 9 ingeniaritza graduetan ikasleek landutako proiekturik onenak erakusten diren jardunaldia da.
Erakusketa honen helburua, ikasleei eta beraien lanari errekonozimendua ematea da, eta aldi berean, aplikatzen den metodologiari, nabarmentasuna ematea.
Jardunaldiaren zehar, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta enpresa desberdinek osatzen duten epaimahaiak. Aldi berean, bisitatzen dituzten batxilergoko ikasleek ere proiektu erakargarriena aukeratuko dutelarik.
Hurrengo link-ean proiektuaren bideoa ikusgai: REmotion
4 talde onenen artean geratu ziren. Oso esperientzia aberasgarria izan dela esan digute. Zorionak!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu