Informatika ikasteko ibilbide osoa Debagoienan


Aurrerantzean Informatika arloan zerotik hasita Gradura arteko bidea egin ahal izango da bailaran bertan. Ohiko bidea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza (DBH) bukatu, Batxilergoa egin eta gero Unibertsitatera egindakoa izan da; orain berriz, toki berera iristeko beste bide bat dago: Erdi mailako zikloan hasi, Goi mailako ziklora pasatu eta Unibertsitatean jarraitu.

Hau da Arizmendi ikastolak aurkeztutako Lanbide heziketako erdi mailako ziklo berria: Mikroinformatikaren sistemak eta sareak.

Orain arteko bideak zein berriak helmuga bera izanik, batak gehiago erantzuten dio askotariko ezagutzan eta abstrakzio mailan gustura aritzen den ikasleari, eta horrek seguruenik Batxilergoko bidea aukeratuko du, aldiz manipulazioan eta praktikotasunean errazago aritzen denak Lanbide Heziketakoa (LH) aukeratuko du.

Lanbide heziketako (LH) bide honetan hasieratik hasten da informatika munduarekin kontaktua edukitzen eta bertan lantzen diren ikasgaiek, errekonozimendua izango dute etorkizunean egingo diren ikasketetan. Informazio eta Komunikazio Teknologien (IKT)-en mundua ezagutzen joateko aukera paregabea ematen digu, eta bide batez, ikasketa desberdinek guk espero duguna ematen diguten ikusteko balio izango digute.

Urte gehiago izango dira ibilbide hau aukeratzen dutenentzat, baina bidean titulu desberdinak eta lan esperientzia lortzeko aukera ere badago. Lanbide heziketak (LH) betidanik izan du harreman estua enpresekin, DUAL-aren eskaintza honen lekuko da, hortaz Erdi mailako zikoan eta Goi mailako zikloan lan egiteko aukera egongo da, eta baita Graduan ere, betiere enpresek ikasleak eskatzen badituzte. Lan eta ikasteak daukan garrantzia azpimarratzeko adibide bat, gaur egun Mondragon Unibertsitateko Goi mailako Eskola Politeknikoan (MU-GEP)-an Informatikako Graduan 2. eta 3. maila egiten ari diren ikasleen artean, lana eta ikasi egin nahi duten guztiak, programa horren barruan daude bi gauza aldi berean egiten.

informazio gehiago hemen: Mondraberriko berria.

3 iruzkin daude

Zurea gehitu
    • 2
      Osane Lizarralde

      Bai horixe Iker. Guk ere uste dugu Informatikarien eskaera enpresa eta merkatu aldetik hain handia izanik bailaran bertan aukera guztiak irekitak izatea, hainbat ibilbide aukerak, eskaintza indartzeko balio izango duela. Ia horrela den. Orain ikusi behar gazteen aldetik zein erantzuna izaten dituzten aukera guzti hauek. Eskerrik asko!!.

  1. 3
    ivelez

    Bai, ilusio handiarekin jarri da martxan, zeren eta dagoen eskeintzan hasierako maila hori falta zen. Modu honetan 16 urte dauzkaten gazteak informatika munduarekin kontaktua hartzen hasi daitezke eta mundu hori gustoko duten edo ez ikusten. Ea gazteak apuntatzen diren.

Utzi erantzuna ivelez(r)i Utzi erantzuna