Informatika Ingeniaritzako irakasleen ikerketako TESTOMAT europear proiektua Teknopolisen


TEkNOPOLISek bideo bat argitaratu du, TESTOMAT proiektua ezagut arazteko et honen ezaugarriak azaltzen, Sakatu hemen bideo ikusteko.  Badirudi gainera erreportaiak 28.500 ikusleren audientzia izan zuela telebistan, Teknopoliseko media baino pixka bat altuagoa da.

ITA 3 TESTOMAT the Next Level of Test Automation proiektu europarrean 6 lurralde ezberdinetako 34 partner ari dira lanean, Mondragon Unibertsitatea (MU) estatuko koordinatzailea delarik.  TESTOMAT proiektuak software “kritikoen” (mekatronika, hegazkintza, automobilgintza…) garapen abiadura handitzea  softwarearen kalitatea sakrifikatu gabe du helburu.

MUko lantaldean Urtzi Markiegi,  Xabier Valencia, Iñigo Aladlur, Leire Etxebarria eta Aitor Arrieta,    Informatikan Ingeniaritza Graduko irakasle eta  Software eta Sistema ingeniaritza ikerketa lerroko ikerlariak  lanean ari dira.

Diapositiva3

MU, Alerion enpresa Donostiarrarekin elkar lanean ari da, Alerionek bere dron autonomoaren softwarea probatzeko behar duen denbora murrizteko. Alerionentzat, ingurune errealetan probak egin baino lehen, simulazioan oinarritutako probak egitea, ezinbestekoa da. Horrela, dronarekin espero ez diren ezbeharrak edo istripuak ekiditu daitezke.  Softwarearen kalitatea guztiz bermatzeko, idealki, simulazioaren agertoki posible guztiak frogatu beharko lirateke. Ala ere, milioika agertoki posible daudenez  eta froga bakoitzak 30 minutu inguru irauten duenez, ezinezkoa da. Arazo hau arintzeko, MUk algoritmo bat garatu du, ahalik eta froga gutxien erabiliz dronaren softwarearen kalitatea bermatzen dutenen frogak aukeratzeko. Horrez gain, froga bakoitzaren emaitzak automatikoki ebaluatzeko mekanismoak ere garatu ditu MUk, Alerionen softwarearen proben prozesuaren automatizazioa ahalbidetuz eta ondorioz denbora aurreztuz

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu