martxoak 22an 17-18ko MGEP Gradu Informatika ingeniaritzako belaunaldiko ikasleak diploma batu zuten Kursaalean
Joan den 2019ko martxoak 22, MGEPen 17-18 ikasturtean Informatikako gradua amaitu zuten ikasleak diploma batu zuten Donostiako Kursaalean ospatutako ekitaldian.
Hemen bertara gerturatutako Informatikako ikasleak. Aukera politta familia eta gertukoekin konpartitzeko lorpena, eta nola ez, ikaskideekin topo egiteko eta elkar ospatzeko.
Hainbat ordezkarik hartu zuten parte: Vicente Atxa, Mondragon Unibertsitateko Errektoreak; Cristina Uriarte Hezkuntza Sailburuak, Adolfo Morais Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordeak; Carlos Garcia Mondragon Goi Eskola Politeknikoko Koordinatzaile Orokorrak eta Nekane Errasti koordinatzaile akademikoak hain zuzen ere.
DMP Aero enpresako zuzendaria den Alicia Gomezek hitzaldia eskaini zuen. Eta ondoren, musika ekitaldi batek eman zion itxiera ekitaldiari.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu