MU Gradua Ingeniaritza informatikako ikasleak begirale haurren camp teknologikoan
2022ko urtarrilaren 3, 4 eta 5ean, 6-14 urte bitarteko 44 gaztetxok hartu zuten parte Mondragon Goi Eskola Politeknikoko 11.erainikean ospatu zen Kanpamentu Teknologikoan, Robotika eta Programazioaz ikasi eta gozatzeko.
Ekimen hau Arizmendi Ikastola eta CampTecnologico enpresaren elkarlanaz eskaintzen da 2011.urtetik Gabon eta Pazko garaiko oporrak aprobetxatuz.
Zerk motibatu zaitu Kanpamentu Teknologikoetan begirale lanetan parte hartzea? Betidanik gustatu zait monitore aktibitatea, kanpamentu teknologikoan egon aurretik umeen atletismoko monitore ere izan naiz eta gabonetan kanpamentu Teknologikoetara monitore bezala joateko aukera eman zidatenean ez nuen bitan pentsatu eta izena eman nuen. Kirola oso gustukoa dut, eta teknologia ere!
Eta zer moduz joan da zure esperientzia aurten? Hasieran urduri samar nengoen, covid-aren ondorioz monitore batzuk ezin izan ziren etorri, eta ber-antolaketa bat egin behar izan genuen. Egia esan, azkenean geundenok ondo moldatu ginen eta dena primeran joan zen. Esperientzia ona izan zen.
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu