NEM Solutionsetik, tren eta gune eolikoen gailuen arazoak aurreikusteko softwarea garatzen
Apa kaixooo!
Sara Garcia (1987) eta Xabi Elberdin (1986) gara. 5 urte daramazkigu elkarrekin lanean, hemen, NEM Solutions-en, Donostiako Miramon gune teknologikoan. Biok Ingeniaritza Informatikoa burutu dugu Mondragon Unibertsitateko (MU) Mondragon Goi Eskola Politeknikoan eta gaur egun departamentu berean gabiltza lanean, ingeniaritza departamentuan ain zuzen. Ikasitakoarekin zerikusia duten ihardueretan parte hartzen dugu beti, kudeaketa edo garapenari dagokion alorretan murgilduta hain zuzen.
Biok ibilbide berdina jarraitu dugu Arrasaten hasi ginenetik, 5 urteak gainditu eta ikasketa amaierako proiektu luzea enpresa hontan burutu dugu.
NEM Solutions-en garatzen diren lanak gailuen mantenuari buruzko ekintzak dira, gaur egun, gune eolikoen aerosorgailuak eta trenak bereziki.
Lehenik eta behin, gailu hauek sentsorez hornituta daude, eta hala ez bada, gure hardware departamentuak mantendu nahi ditugun gailuak sentsorez inguratzen dute, bai gailuetan bertan, baita gailuak pasako diren guneetan sentsoreak jarriz; eta hauek sortzen dituzten datu gordinak gure datu baseetara iristen dira. Gordina esan nahi dut, gainbegirada bat bota ezkero ulertezinak diren datuak direlako.
Ondoren, gure departamentuak, bezeroaren beharrak kontutan izanik, web-orrien bitartez datu hauek sukaldatzen ditugu, datuak era egokian bezeroari eskeiniz. Sortzen ditugun tresna eta aplikazioei esker, guk sortutako algoritmoak erabiliaz eta gure jakintza ezarriz (proiektu buruak), gailuek izan ditzazketen arazoak aurreikusteko gai gara. Honi esker, bezeroek diru dexente aurrezten dute matxurei aurre hartzen, eta trenei dagokienez, pertsonak eramaten dituzten trenak espreski, edozein istripu sortu dezakeen arazoei aurre egiten diegu.
Aurretik esan dudan bezala, ingenierutza departamentuan lan egiten dugu eta enpresa hontan sartu ginenean gure betebehar bakarra web-orriak garatzea zan. Denbora pasa ahala, gure betebeharrak ere aldatzen jun dira, hobeto esanda, gure betebeharrak zabalduz joan dira, enpresak gugan daukan konfidantzaren ondorioz, alajaina.
Neri dagokidanez (Sara), gaur egun, programazioa alde batera utzi dut, ez guztiz, baina egunaren zatirik haundiena programatzaileen arteko lan kudeaketa gauzatzen igarotzen dut, bitartekari moduan, lan karga, mugarriak, bezeroen eskakizunak, langile berrien elkarrizketak, etab .. kudeatzen.
Bestalde, nik (Xabi), egunero programatzen dut, proiektu gehienetan murgilduta nago hauek garatzen, eta Sarak definitutako lan karga jarraitzen dut. Horretaz gain, enpresa barruan dauden langileei laguntza eskeintzen diet ordenagailuekin sortu daitezken arazoak konpontzeko eta bertan dauzkagun gailuen inbentarioa kudeatzen dut.
Oso arro gaude lan egiten dugun enpresak burutzen duen lanarekin eta horrek indar gehiago ematen digu egunez-egun egin behar ditugun lanak aurrera eramateko. Horrez gain, MU-n ihardun genuen denborak eta ikasi genituen gauza guztia praktikan jartzen ditugu egunez egun eta jakitun gara balio asko izan duela bertan ikasteak.
Besarkada haundi bat!
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu