Zer eskaintzen du lan merkatuak Mondragon Unibertsitateko Informatika Ingenieritzako Graduko ikasleei?


2018ko urriak 25an Mondragon Unibertsitateko (MU) Goi mailako Eskola Politeknikoko (GEP)  Lan Poltsa zerbitzuko koordinatzailea den Zigor Orunak eta  Jose Manuel Bergaretxek, Mondragon Unibertsitateko (MU)  Enplegurako orientazio Zerbitzuko  koordinatzaileak, hitzaldi bat eman zieten  Goi mailako Eskola Politeknikoko (GEPInformatika Ingeniaritza Graduko eta Telekomunikazioko Ingeniaritza Graduko ikasleei.  Hitzaldiaren helburua gaur egungo lan merkatuaren egoera sektorean azaltzea zen, azken urteetako bilakaera erakutsiz eta era berean, gomendio baliagarriak ematea enplegu bilaketa prozesua era pertsonalizatuan garatu dezaten. Horretaz gain, Unibertsitateko zerbitzuak zeintzuk eta zein ezaugarriak dituzten erakutsi ahal izan zuten.

Bi orduz lan merkatuaren paradigma berriaren ezaugarrietan murgildu ziren, honako gomendio hauek batuz: alde batetik, auto-ezagutza, zer garen eta zer eskaini ahal dezakegun  jakin dezagun eta, beste batetik, jarrera proaktibo bat, izan nahi duguna eraiki dezagun, formazio eta lan esperientzian oinarrituta gure ibilbide propioa diseinatuz. 
Azkenik, hainbat gomendio interesgarriak eman ziren enplegu bilaketa prozesuetan tresna baliagarri hauek erabiltzerako orduan: Curriculum Vitae,  Portfolioa, lan elkarrizketa bat eta  marka pertsonala, LinkedIn bezalako gizarte sareetan.   Asko indartu zen honako ideia hau, beraiek 4ºmailako ikasle izanik, dagoeneko garatutak dituzte hainbat konpetentzia,  Lan Ikaste Partekatzeak  direla, zein   Problem Oriented Learning metodologian oinarritutako proiektuak (PBL) direla eta nola ez, aurki garatuko dituzten enpresan praktikak  Graduko Bukaerako lanak (GBL edo TFG), eta horiek bertan ondo azaldu ditzatela.
Ikasleak positiboki baloratu zuten hitzaldia eta gomendioak aintzat hartu zituzten. Bestetik, ohizkoa den bezala,  ideiak eskaini zituzten hurrengoko ediziotan lantzen joateko.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu