Informatikariak EKITEN 2017 irabazleen artean


Gure Informatika Graduko ikasle ohiak : Julen Balzategui eta Unai Izagirre, orain biak Sistema Txertatuko  Unibertsitate Masterreko 1.go mailako ikasleak,  Mondragon Unibertsitateko EKITEN 2017   lehiaketan irabazle suertatu dira ere:

Julen Balzateguik, bere beste 2 ikaskidekin: Unai Cobo eta Edurne Palacio,  GEOSAFE  ideia aurkeztu zuten, eta aurreneko saria eskuratu zuten, enpresa ideiak gaian.

GEOSAFE obra zibilen mantenuan planteamendu berritzaile bat aurkezten dute, non uneoro obra bera monitorizatzeko sistema sentsorifikatu eta kable gabeko baten datza

Unai Izagirrek, berriz, bere beste 2 ikaskiderekin: Imanol Allende eta Aritz Arruabarrena, BACKSENSE ideia aurkeztu zuten eta 3.garren saria eskuratu zuten, baita enpresa ideiak gaian.

BACKSENSE berriz, osasun sektorera bideratutako soluzio berritzaile baten planteamendua da, eta konkretuki  bizkar arazoak ekiditzeko soluzio bat da. Zerbitzu berriaren onurak hauek dira: erabiltzailearen posturak erregistratzen ditu hauek egokiak ez diren momentuan abisatuz. Horretaz gain profesionalak datu erregistro horiek aztertu ditzakete eta gomendio pertsonalizatuak eskaini.

Hemen aurkeztutako Posterrak eta landutako  GEOSAFE bideoa eta  BACKSENSE bideoa ere:

Eta hemen beraiek, saria batzen:

+ No hay comentarios

Añade el tuyo