Kimuberri 2015 erakusketaren irekiera


Gaur KIMUBERRI erakusketaren irekiera izan da, eta han izan gara 2014-2015 ikasturteko gure Mondragon Eskola Politekniko  Informatika gradua MGEP MU eta Telekomunikazioko Gradua MGEP MU eta Sistema Txertatuko Masterra MGEP MU ikasleen lan eta proiektu batzuen emaitzekin, hain zuzen  berrikuntza eta ekintzailetasuna sustatzeko  sortutako ibilbidearen fruitu diren garapenekin,  poster, bideo, aurkezpen edo/eta prototipo bilakatutako sorta ederra.

Erakusketa irailak 22rarte, asteartea,  irekita egongo da Kulturate Arrasate. Gero Oñatirantz abiatuko da, irailak 23 eta urriak 5 tartean MUko Enpresagintza fakultatea MU hall-ean egongo delarik eta azkenik, Aretxabaletako Arkupe kultur etxea aretxabaletan egongo da ikusgai urriak 6 eta 16 tartean.

Irekiera ekitaldira ikasleak gerturatu ziren, eta bertan  EKITEN partehartzaile eta irabazle izandako ikasleen aurkezpenak ikusi eta beraien lanak gertutik ezagutzeko aukera izan zuten.

KIMU BERRI ekimena 201O. urtean  eratu  zen Deba­ goienean ekintzailetasuna sustatzen  dituzten  eragile ezberdinen Lankidetzaren eskutik eta, batez ere, teknikoki ondo prestaturiko gazteen  artean ekintzailetasuna bultzatzeko asmoarekin.

KIMU BERRI ekimenak Debagoienean  Lehiakortasun gune bat sustatzea bilatzen du, beti ere, eduki sortzaile eta teknologiko handiko enpresa-jarduerak sortzea ekarriko Lukeen ekosistema berritzailea  sustatuz.

KIMU BERRI proiektuak erakunde  publiko-pribatuen arteko Lankidetza ereduan oinarritutako antolaketa es­trategia garatu nahi du. Lankidetza hori estrategian konprometituriko eragileen lan bateratuan oinarritzen da.

KIMUBERRin parte hartzen duten entitate eta erakundeak honako hauek dira:

  • Debagoienako Mankomunitatea (Garapen Ekonomikorako

Eskualde Agentzia)

  • ISEA S.Coop.(Mondragón Korporazioko lngeniaritza eta

Zerbitzu arloko enpresa eta garapen teknologikoko gunea)

  • Mondragon Unibertsitatea (Mondragon Goi Eskola

Politeknikoa, Huhezi eta Enpresagintza)

  • SAIOLAN (Arrasateko CEI).

• ATHLON S.Coop. (Kirola eta osasunaren arloko zerbitzuko enpresa)

+ No hay comentarios

Añade el tuyo