Joko Informatikoen Garapena
Mondragon Unibertsitateko II. Joko Informatikoen garapen Txapelketa
Mondragon Unibertsitateko graduak arazoetan oinarritutako hezkuntza eredu pedagokikoan oinarrituta daude. Seihilabete guztietan, taldeka, proiektu bat gauzatu egiten dute arazo bati soluzioa bat emanez. Informatika eta Telekomunikazio graduetako 1. mailako 1. seihilabeteko proiektuaren helburua Joko Informatiko bat garatzea da. 2013-2014 kurtsoan, proiektua Mondragon Unibertsitateko II. Joko Informatikoen Garapen Txapelketan parte hartzea izan da. Lau ikaslez osotutako 8 talde aurkeztu dira txapelketara aurten . Jokoak ebaluatzeko hiru irizpide ezarri ziren: Jokagarritasuna, Jokoaren erakargarritasuna eta elementuen mugimenduen errealismoa. Proiektuan programazio, matematika eta fisika ikasgaietako kontzeptuak landu behar ziren: Programazioa jokoaren gauzapenerako eta Matematika-Fisika jokoko elementuen mugimenduak definitzeko. Jokoak ANSI-C lengoaian eta MU-n garatutako SDL libreriaren aldaera baten bitartez gauzatu ziren (Garapen Ingurunea Microsoft Visual Studio C++ izan da).
Txapelketa bi faseetan banatu da. Lehenengoan, jokoen azterketa, jokoaren aukeraketa eta definizioa burutu zen, eta ikasgaietako klaseekin tartekatu egin zen, azarotik abendura. Bigarren fasean, urtarrileko azken hiru asteetan, ikasketa ordu guztiak txapelketako jarduerak burutzeko erabili zituzten. Urtarrilaren 23ean talde guztiek beraien jokoak publikoki aurkeztu zituzten. Aurkezpenak burutu ondoren talde guztiek beste taldeen jokoak frogatu eta bozkatu zituzten. Jokoen hurrengo ezaugarriak ebaluatu zituzten:
- Erakargarritasuna (1-10 pto)
- Jokogarritasuna (1-10 pto)
- Programazio garapenaren zailtasuna (1-10 pto)
Hona hemen sailkapen nagusia:
1. Saria. Gravity Box
2. Saria. Time to lose
3. Saria. Crazy Bubble
Sailkapena | Taldea | Jokoaren Bideoa | Windowserako Exekutablea |
---|---|---|---|
1 | Gravity Box II, J. Apaolaza, M. Retolaza, J. Osa, X. Perez | GRAVITY BOX | xabier.perezb@alumni.mondragon.edu |
2 | Time To Lose, J. Aierdi , A. Gomez, X. Menendez, U. Onaindia | Time to lose | timetolose.zip |
3 | Crazy Bubble, Aitor Barreriro, G. Ramirez, G. Olalde |
Crazy Bubble | crazybubble.zip |
Sari berezia | SheepKeeper U. Perez , X. Pujana, A. Urzelai |
unai.perezmme@alumni.mondragon.edu |
Aipatzekoa da Gravity Box adimen joko bat da, 9 maila desberdinez osotua. Time To Lose berriz plataforma joko bat da. Ezaugarri nagusienak jokogarritasuna eta maila kopuruak dira. 30 maila desberdin ditu. Crazy Bubble-n ezaugarri nagusia mailen perfila nola kudeatu duten da , Mario Bross jokora hurbilduz. Aurten originaltasunaren saria ere banatu da eta garaileak SheepKeeper taldekoak izan dira. Ardi-txakur txapelketetan oinarritutako joko bikaina da.
+ No hay comentarios
Añade el tuyo