Joko Informatikoen Garapena


Mondragon Unibertsitateko II. Joko Informatikoen garapen Txapelketa 

Mondragon Unibertsitateko graduak arazoetan oinarritutako hezkuntza  eredu pedagokikoan oinarrituta daude. Seihilabete guztietan, taldeka,  proiektu bat gauzatu egiten dute arazo bati soluzioa bat emanez. Informatika eta Telekomunikazio graduetako 1. mailako 1. seihilabeteko  proiektuaren helburua Joko Informatiko bat garatzea da. 2013-2014 kurtsoan, proiektua Mondragon Unibertsitateko II.  Joko Informatikoen Garapen Txapelketan parte hartzea izan da. Lau ikaslez osotutako 8  talde aurkeztu dira txapelketara aurten .  Jokoak ebaluatzeko hiru  irizpide ezarri ziren: JokagarritasunaJokoaren erakargarritasuna eta elementuen mugimenduen errealismoa. Proiektuan programaziomatematika eta fisika ikasgaietako kontzeptuak landu behar ziren: Programazioa jokoaren gauzapenerako eta Matematika-Fisika jokoko elementuen mugimenduak definitzeko. Jokoak ANSI-C lengoaian eta MU-n garatutako SDL libreriaren aldaera baten bitartez gauzatu ziren (Garapen Ingurunea Microsoft Visual Studio C++ izan da).

Txapelketa  bi faseetan banatu da. Lehenengoan, jokoen azterketa, jokoaren aukeraketa eta definizioa burutu zen, eta ikasgaietako klaseekin tartekatu egin zen, azarotik abendura. Bigarren fasean, urtarrileko azken hiru asteetan, ikasketa ordu guztiak txapelketako  jarduerak burutzeko erabili zituzten. Urtarrilaren 23ean talde guztiek beraien jokoak publikoki aurkeztu zituzten. Aurkezpenak burutu ondoren  talde guztiek beste taldeen jokoak frogatu eta bozkatu zituzten.  Jokoen hurrengo ezaugarriak ebaluatu zituzten:

  1. Erakargarritasuna (1-10 pto)
  2. Jokogarritasuna (1-10 pto)
  3. Programazio garapenaren zailtasuna (1-10 pto)

Hona hemen sailkapen nagusia:

 

1. Saria. Gravity Box

2. Saria. Time to lose

3. Saria.  Crazy Bubble

Sailkapena Taldea Jokoaren Bideoa Windowserako Exekutablea
1  Gravity Box II, J. Apaolaza, M. Retolaza, J. Osa, X. Perez   GRAVITY BOX xabier.perezb@alumni.mondragon.edu
2 Time To Lose,  J. Aierdi , A. Gomez, X. Menendez, U. Onaindia  Time to lose   timetolose.zip
3 Crazy Bubble,
Aitor Barreriro, G. Ramirez, G. Olalde
 Crazy Bubble   crazybubble.zip
Sari berezia SheepKeeper
U. Perez , X. Pujana, A. Urzelai
unai.perezmme@alumni.mondragon.edu

Aipatzekoa da Gravity Box  adimen joko bat da, 9 maila desberdinez osotua. Time To Lose berriz plataforma joko bat da. Ezaugarri nagusienak  jokogarritasuna eta maila kopuruak dira.  30 maila desberdin ditu. Crazy Bubble-n   ezaugarri nagusia mailen perfila nola kudeatu duten da , Mario Bross jokora  hurbilduz. Aurten originaltasunaren saria ere banatu da eta  garaileak SheepKeeper taldekoak izan dira. Ardi-txakur txapelketetan oinarritutako joko bikaina da.

IMG_20140123_144509 IMG_20140123_151137
IMG_20140123_153944 IMG_20140123_160139
IMG_20140123_170610 IMG_20140123_170650
IMG_20140123_171043 IMG_20140123_171124
IMG_20140123_160421 IMG_20140123_160424
IMG_20140123_160429 IMG_20140123_160445
IMG_20140123_160451 IMG_20140123_160456
IMG_20140123_160502 IMG_20140123_160518

 

 

 

+ No hay comentarios

Añade el tuyo