Programazioa pasioa lanbide bihurtu duen ingeniari informatikoa


Aupa, Marta Rodriguez naiz eta Ingeniaritza Informatikoa ikasi nuen Mondragon Unibertsitatean 2004tik 2010era. Betidanik programazioa izan da informatikatik gehien gustatu zaidana eta zorionez horretara dedikatzea lortu dut.

Ostiral batean karrera amaierako proiektua aurkeztu eta hurrengo astelehenean nire lehenengo lana hasi nuen Donostian, Akting Ingeniaritzan. Garai hartan Android eta iOS mugikorrak ez ziren asko baina gero eta indar gehiago hartzen ari ziren eta horretarako sartu nintzen Akting-en, Android eta iOS aplikazioak garatzeko. Bi urte eta erdi igaro nituen Akting-en lanean, oso gustora eta mugikor aplikazioei buruz dakidan guztia bertan ikasita.

Orduan sortu zen Madrilera etortzeko ideia, hemen programatzaileentzat aukera asko daude, are gehiago smartphone aplikazioak garatzeko. Elkarrizketa batzuk egin eta aukeraren bat alde batera utzi eta gero, Inteligenz-en lan egitea eskaini zidaten eta onartzea erabaki nuen. Donostia, familia, lagunak eta lan egonkorra utzi, Madrilen abentura berria hasteko. Maiatzetik Madrilen nago lanean Inteligenz-eko mugikor departamentuan aplikazioak garatzen.

Orain Android eta iPhone gailuen inguruan lana egiten dut, baina Google Glass-ak gertu dauzkat eta nork daki zertan arituko naizen urte batzuk barru, hori bai, programazioaren inguruan izango dela ia ziur nago.

+ No hay comentarios

Añade el tuyo