Errenta aitorpena euskaraz


Errenta aitorpena modu askotan egin daiteke: autolikidazio proposamena berretsiz, era mekanizatuan, gestoria baten bidez, Ogasuneko bulegora joanda… Edozein modutan egiten duzula ere, euskaraz egin dezakezu. Nola?

Autolikidazio proposamena
Proposamena eta gutuna ele biz jasotzen badituzu, onartzeko garaian euskaraz nahi duzula esatea baino ez duzu. Aurtengo behin betiko aitorpena euskaraz bidaliko dizute, eta aurrerantzean ere hala egingo dute.

Mekanizatua
Haziendako bulegoan hitzordua eskatzerakoan, esan Haziendarekin harremanak euskaraz izan nahi dituzula. Horrez gain, aitorpena egitera joatean, eskatu agiria euskaraz emateanahi duzula.

Internet bidezkoa
Internet bidez errenta programa jaitsiz gero, berriz, euskarazkoa aukeratu. Aholkularitza enpresaren bat aukeratzen baduzu, espresuki adierazi beharko duzu aitorpena euskaraz egin nahi duzula.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu