Euskararen tamaina
ETBko Tribuaren Berbak saioan euskararen tamainaren inguruan jardun zuten, hauek dira saio horretan emandako datu batzuk:
- Euskaldunak milioi bat inguru gara
- Munduan hiztun gehien dituzten hizkuntzen %10en taldean dago euskara…
- Calvet barometroaren arabera, euskara munduko 51. hizkuntza “pisutsuena” da…
- Wikipedian euskara 35. tokian dago 280 hizkuntzetatik, artikulu kopuruaren arabera…
- Euskara Twitter erabiltzeko 38 hizkuntzen artean dago…
- XXI. mendean zehar egungo 7.000 hizkuntzen erdiak desagertu egingo dira…
- Euskara arriskuan dagoen hizkuntza da, beste 2.470ekin batera, Unescoren arabera…
- Jon Sarasua: “Erraldoien inguruan bizi garelako sentitzen gara txiki”
Ezagutzen al zenituen datu hauek?
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu