Euskararen tamaina


ETBko Tribuaren Berbak saioan euskararen tamainaren inguruan jardun zuten, hauek dira saio horretan emandako datu batzuk:

  • Euskaldunak milioi bat inguru gara
  • Munduan hiztun gehien dituzten hizkuntzen %10en taldean dago euskara…
  • Calvet barometroaren arabera, euskara munduko 51. hizkuntza “pisutsuena” da…
  • Wikipedian euskara 35. tokian dago 280 hizkuntzetatik, artikulu kopuruaren arabera…
  • Euskara Twitter erabiltzeko 38 hizkuntzen artean dago…
  • XXI. mendean zehar egungo 7.000 hizkuntzen erdiak desagertu egingo dira…
  • Euskara arriskuan dagoen hizkuntza da, beste 2.470ekin batera, Unescoren arabera…
  • Jon Sarasua: “Erraldoien inguruan bizi garelako sentitzen gara txiki”

Ezagutzen al zenituen datu hauek?

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu