Bero, interes, gogo… handia edo txikia


Izenak bi multzo nagusitan bereiziko ditugu: alde batetik, zenbatu edota neurtzen direnak, eta, beste aldetik, neurtu ezin direnak. Neurtu ezin direnekin “asko”/”gutxi” zenbatzaileen ordez, “handi”/”txiki” edo antzeko adjektiboak erabiliko ditugu.

IZEN ZENBAKAITZAK

Handi / txiki Bero, hotz, gose, egarri, beldur, lotsa, maitasun gogo, gorroto, logura, kakagura, txizagura, hazkura, min, su, ke…
Luze / labur Denbora, soka, hari, bide…
Gogor / leun Haize, euri, aurpegi…
Asko / gutxi Ur, ardo, esne, olio, irin, gari, gatz, mahats…

Adibideak:

Gaiak interes handia piztu du

*Gaiak interes asko piztu du

Bulegoan bero handia egiten du

*Bulegoan bero asko egiten du

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu