Bero, interes, gogo… handia edo txikia
Izenak bi multzo nagusitan bereiziko ditugu: alde batetik, zenbatu edota neurtzen direnak, eta, beste aldetik, neurtu ezin direnak. Neurtu ezin direnekin “asko”/”gutxi” zenbatzaileen ordez, “handi”/”txiki” edo antzeko adjektiboak erabiliko ditugu.
IZEN ZENBAKAITZAK |
|
Handi / txiki | Bero, hotz, gose, egarri, beldur, lotsa, maitasun gogo, gorroto, logura, kakagura, txizagura, hazkura, min, su, ke… |
Luze / labur | Denbora, soka, hari, bide… |
Gogor / leun | Haize, euri, aurpegi… |
Asko / gutxi | Ur, ardo, esne, olio, irin, gari, gatz, mahats… |
Adibideak:
Gaiak interes handia piztu du
*Gaiak interes asko piztu du
Bulegoan bero handia egiten du
*Bulegoan bero asko egiten du
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu