[Lan-eskaintza] Taldekide berri baten bila gabiltza!


MGEPeko Informazio Sistemetako Garapeneko arloan bete beharreko lanpostu bat dugu, eta lanpostu hori beteko duen kidearen bilaketari ekin diogu.

Gure arloan MGEP eta MUko beste fakultateentzako zerbitzuak ematen ditugu. Lanpostu honetan gehienbat kudeaketa akademikoko zerbitzuetan lan egingo da, eta bilatzen duguna analista-programatzaile bat da.

Zer eskaintzen dugu? Hasiera batean urtebeteko kontratua, gerora luzatu daitekeena.

Zer da bilatzen duguna? Lan egiteko eta ikasteko gogoz dagoen pertsona bat, talde-lanean aritzeko gai dena.

Horretaz gain, hauek dira baloratuko diren hainbat gauza:

  • Datubaseen ezagutza aurreratua izatea.
  • Datubaseetan oinarrituriko garapenean esperientzia izatea.
  • Web programazioan esperientzia izatea.

(Arlo hauetan esaiguzu zeintzuk diren ezagutzen dituzun herramintak, teknologiak, etab.)

Gure kide berria izan nahi baduzu, emaiguzu zure berri hurrengo helbidean:

laneskaintza_is@mondragon.edu

Hautagaiak jasotzeko epea uztailak 16an bukatuko da, beraz interesaturik egon ezkero bidali zure CVa lehen bai lehen!

Iruzkin 1 dago

Zurea gehitu

+ Iruzkin bat laga