[Lan-eskaintza] Bete beharreko lanpostu bat dugu!


MGEPeko Informazio Sistemetako Garapeneko arloan bete beharreko lanpostu bat dugu, eta lanpostu hori beteko duen kidearen bilaketari ekin diogu.

Gure arloan MGEP eta MUko beste fakultateentzako zerbitzuak ematen ditugu, eta lanpostu honetarako bilatzen duguna analista-programatzaile bat da.

Zer eskaintzen dugu? Hasiera batean 6 hilabeteetako kontratua (gerora luzatu daitekeena), hilabete honetan bertan hasita.

Zer da bilatzen duguna? Lan egiteko eta ikasteko gogoz dagoen pertsona bat, talde-lanean aritzeko gai dena.

Horretaz gain, hauek dira baloratuko diren hainbat gauza:

  • Datubaseen ezagutza aurreratua izatea.
  • Datubaseetan oinarrituriko garapenean esperientzia izatea.
  • Web programazioan esperientzia izatea.

(Arlo hauetan esaiguzu zeintzuk diren ezagutzen dituzun herramintak, teknologiak, etab.)

Gure kide berria izan nahi baduzu, emaiguzu zure berri hurrengo helbidean:

laneskaintza_is@mondragon.edu

Hautagaiak jasotzeko epea 2013ko urtarrilaren 22an bukatuko da, beraz interesaturik egon ezkero bidali zure CVa lehen bait lehen!

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu