[Off-Topic] ISk 25 urte eta 2013ko SanPankrazioak


Gaurkoan teknologiarekin erlazionaturik ez dauden gaiekin gatoz, gai ludikoagoekin alegia. Izan ere, aurten MUko Informazio Sistemetako arloak 25 urte betetzen ditu eta, atzo MGEPeko jai eguna den San Pankrazio eguna ospatzen zela aprobetxatuz, zerbait berezia egin nahi izan genuen.

San Pankrazio eguneko tradizioetako bat Arrautza Jaurtiketa da (hemen ikus ditzazkezue txapelketaren xehetasunak), eta horregatik arloko urteurrena ospatzeko txapelketan lehen aldiz parte hartzea ideia ona iruditu zitzaigun orain dela hilabete inguru, eta lanean jarri ginen.

Hasieran egin beharreko tramankuluen ideien ekaitza bat egin genuen eta behin ideia orokor bat genuenean lanegun bukatu ondoren lantokian geratu eta ideia egi bihurtu genuen. Hona hemen prozesua argazkietan laburtua:

http://www.flickr.com//photos/73930239@N03/sets/72157633462247990/show/

Tramankuluaren Beta bertsioa prest genuenean “debugeatzeko” unea heldu zen, eta horretarako hainbat saiakera egin genituen, honatx horietako batzuk:

https://vimeo.com/couchmode/album/2380058/sort:preset/65894690

Ikusiko duzuenez gehienak ez ziren itxaropena pizteko modukoak, baina halere atzoko E eguna heldu zenean hurrengoa gertatu zen:

https://vimeo.com/65894690

Arrautza ez zen apurtu, eta beraz helburua bete genuenez poz-pozik joan ginen bertatik. Baina handik gutxira dei bat jaso genuen bueltatu behar ginen esanez… tramankulu politenaren saria irabazi genuelako! Oraindik guztiz sinetsi gabe gutako batzuk bertaratu ziren eta komunikabideei adierazpenak ere egin behar izan zituzten!

Ana komunikabideei adierazpenak egiten

Eta gero gure balentriak hainbat komunikabideetan oihartzuna izan du: Goienan, ETB2ko Teleberrian  (40:03-41:24), eta beste hainbatetan (1, 2 eta 3 esaterako).

Ondoren egunak aurrera egin zuen eta jaiak ere, eta subidoia probestu genuen blog honetako argazkia eguneratzeko:

Ah! Agian gure tramankuluko oiloarekin zer egin genuen pentsatzen ariko zarete. Ba ez pentsa zaborretara bota genuenik, gure lantokiko zapaitik eskegita erretiroa hartu du eta!

4 iruzkin daude

Zurea gehitu
  1. 4
    Ibai

    Zorionak!!! os lo he dicho hace un momento pero quería que quedara impreso aquí XD. Un placer haber estado con vosotros! Se os echa de menos 🙂

+ Iruzkin bat laga