Lanbai. Mondragon Unibertsitateak antolaturiko I. Enplegu eta Formazio Azoka.


Mondragon Unibertsitateak Lanbai I. Enplegu eta Formazio Azoka antolatuko du  datorren ekainaren 6an. Ekimen hau, une honetan lan bila dauden edo goi mailako formazioaren inguruko informazioa jaso nahi duten pertsona guztiei zuzenduta dago.

11 eraikuntza

 

http://lanbai2013.mondragon.edu/eu

Lan bila dabilen pertsonentzat interesgarria izan daiteke bertara hurbiltzea eta egoera antzerakoan dauden pertsonekin elkartu, hitz egin eta hartu eman berriak egin. Gaur egun lan bilaketan zeharkako harremanak  lantzea komenigarria da eta azoka honek horretarako aukera eskaintzen dizu. Azokan sektore ezberdinetako enpresekin hartu emana izateko parada ere izango duzu, lan elkarrizketak burutu eta bide batez zure CVa azaldu.

Beraz animatu eta etorri azokara!

 

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu