Zer da Coachinga eta PNLa?


Coaching con PNL

Denok entzun dugu Coachingaren inguruko zerbait, gutxiago agian PNLaz. Baina zer dira, zertarako balio dute? Metafora moduan ulertzeko, Coachinga automobila izango litzateke eta PNLa autoak behar duen gasolina. Hau da, Coachinga bezeroaren helburuak lortzeko harreman batean oinarritzen da eta horretarako tresna baliagarria da Pnla.

PNLa edo Programazio  Neurolingüistikoa, erraz ulertzeko moduan, 3 arloetan mugitzen da. Batetik, adimena eta pentsatzeko modua, bestetik nola erabiltzen dugun hizkuntza eta honek nola eragiten gaituen eta azkenik, nola sekuentziatzen ditugun ekintzak helburuak lortzeko.

Coachinga coach eta bezeroaren arteko harremanean ematen den prozesu bat izango litzateke, eta pertsonaren balore, uste, gaitasun edo abilezi eta identitatea hartzen ditu kontutan, pausoak ematen joateko asmoz helburuak lortzeko. Honen aplikazioak arlo desberdinetan eman daitezke: maila pertsonalean, laboralean, kirol munduan, negozioetan….

Lan munduari begira edota lan bilaketan oso baliagarria suerta daiteke, batez ere pertsonaren balioetan oinarritzen delako eta egingo duen bidea koherentzian joango delako bere izatearekin. Pertsonak dituen uste osoak muga bezala funtzionatu dezakete baina hauei testuinguru handiago batetik eta beste perspektiba batetik ikusteko aukera eman diezaioke Coachingak. Beraz, pertsonari errealitateari buruz duen mapa handiagotzeko aukera ematen dio, norbere buruan konfiantza gehiago irabaziz eta bidean jarraitzeko motibazioa mantenduz. Helburua argi izatea da garrantzitsua, bideari zentzu bat emateko norberarengan baitaude baliabideak eta erantzunak. Coachak galdera potentzialak egiten ditu, erantzunak bezeroak ditu.

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu