NiZuGu MUgituz hamabostaldia lan merkaturen inguruan izango da apirilaren 19tik 30era


Lan mundura salto egiteko garaian oso garrantzitsua da zure burua ondo aurkeztea. Horregatik, Mondragon Unibertsitateko lan orientazio taldeak teknikak erakutsiko dizkizu CV eta lan elkarrizketak ondo prestatzeko.

Saio hauetan interesatuta egonez gero, ikusi data proposamenak eta apunta ezazu zure agendan zein saio datorkizun hobeto. Saio birtualetara konektatzeko linka seihileko koordinatzaileak helaraziko dizu Mudle bitartez.

  • Graduko ikasleei zuzendutako saioak:
    • Apirilak 26an, 10:00etan (Euskaraz)
    • Apirilak 28an 15:00etan (Euskaraz)
  • Masterreko ikasleei zuzendutako saioak:
    • Apirilak 26an, 15:00etan (Euskaraz)
    • Apirilak 28an, 10:00etan (Gaztelaniaz)

Tailerretara joan aurretik, bideo hauek ikustea gomendatzen dizugu gaiaren testuingurua izan dezazun.

CVa egiteko gomendioak

Lan elkarrizketarako gomendioak

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu