MU ONLINE formazio pilulak (29): YouTubeko kanalak (harpidetza eta kudeaketa)
Hamaika aldiz esan dugun legez, hezkuntzan gero eta gehiago erabiltzen ditugu bideoak helburu ezberdinez (gure formaziorako, ikasleei azalpenak emateko…); beraz, horiek ondo kudeatzen jakitea (kanalak, erreprodukzio-zerrendak…) oso lagungarria gerta dakiguke.
Bideotutorial honetan, YouTubeko kanalei buruz arituko gara. Zertarako edo zergatik izan daitezke interesgarriak?
- Gure alorrean eguneratuta egoteko.
- Beste ikastetxe, unibertsitate, erakunde, irakasle edota ikasleek argitaratzen dutena jarraitzeko.
- Informazio eta eduki digitalen kudeaketan urrats bat haratago emateko. Hau da, gure konpetentzia digitala garatzeko
- Jarraipenak modu eroso eta antolatuan egin ahal izateko.
Bideotutorial honetan, beraz, ondorengoa ikasiko dugu:
- YouTubeko bideo-kanaletara harpidetzak nola egiten diren
- Harpidetza horiek nola kudeatzen diren
Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.
Bideotutoriala:
+ Ez dago iruzkinik
Zurea gehitu