MU ONLINE formazio pilulak (33): URL helbide laburtzaileak


Agian gertatuko zitzaizun, behin baino gehiagotan, eskolak ematen egon eta ikasleei Interneteko helbide bat eman behar izatea. Helbidea luze samarra izan eta zailtasunak izatea, denbora galtzea… Bada, URL laburtzaileek helbide luze horiek laburtzeko balio dute.  Bideotutorial honetan, beraz, URL edo Interneteko helbide luzeak nola laburtzen diren ikasiko dugu, hau da, URL laburtzaileak ezagutuko ditugu.

Zertarako izan daiteke interesgarria URLak nola laburtzen diren jakitea?

  • Helbide luze bat errazago partekatu eta zabaltzeko.
  • Karaktere kopuru mugatua duten plataformetan karaktere gutxiago erabiltzeko.
  • Helbide jakin bat pertsonalizatzeko.

Bideoa euskaraz dago eta gaztelaniazko azpitituluak ditu. Azpititulu horiek gaitu edo desgaitzeko, klikatu botoian, irudian azaltzen den bezala.

AzpititulueakGaitu

 

 

 

Bideotutoriala:

+ Ez dago iruzkinik

Zurea gehitu